Santa Maria eliza
FITXA
Izena: Santa Maria eliza
Herria: Orozko
Auzotegi: Zaloa
Eskualde: Orozko-Urduña
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Eliza
Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa
Mendea: XVI
hiribildua.Época: Aro Berria
Estiloa: Baserri estilokoa
Balioa: Nahiko ona.
Kontsebazioa: Zenbait gunetan ona.
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa.
Eraikintza Data: 1547
Akatsak: Akats Larriak hormetako zenbait gunetan.
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.
Arratia-Nerbioi eskualdeko Orozko herrian dago ermita hau. 1822. urtea arte eliza izan bazen ere, urte hartan ermita bihurtu zen, Olarte auzoko San Bartolome elizaren mendeko.
Basilika erako oinplanoa du, burualde lauangeluarrarekin eta frontean alboan arkupearekin; hortxe dago gaur egun sakristia. Oinean dagoen sarbideko ojiba arkua eta dorre baten zurezko egitura, barruan kanpai handi batzuk dituena, nabarmentzen dira.
Alboko fatxadan hauexek nabarmentzen dira: bao bikoitz konopial bat; estribo bikain bat eta sarbideko ojiba arkua, oinean dagoenaren antzekoa. Habeartetik presbiteriora garaipen arku batetik barrena dagoen pasabidea ere interesgarria da.