Itzuli orri osora

Santa Maria eliza

FITXA

Izena: Santa Maria eliza

Herria: Oion

Helbidea: Foru Aldundiaren kalea,26

Auzotegi: Oion

Eskualde: Arabako Errioxa

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Eliza

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa

Mendea: XVI

hiribildua.Época: Aro Berria

Beste Mendeak: XV, XVII

Estiloa: Errenazentista

Balioa: Oso ona.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Eliza hau Oion udalerriko herrigunean dago, Arabako Errioxan.

Oinplano angeluzuzeneko eliza da, abside zirkuluerdi formakoarekin, lau ataletan zatituta. Ilargixka gangaz estalita dago. Absidea tronpa azpian dago. Santo Kristori eskainitako kapera bat ere badu, habearte bakarrekoa. Korua platereskoa da, eta behe ganga izartua du, giltzarri landuekin. Bataiategia koru horren azpian aurkituko dugu, sakristia, berriz, ikuslearen eskuinetara.

Kanpoaldean, hormak harlanduzkoak eta manposteriazkoak dira. Bi zutabez hornitutako portada isabeldarra du, eta erremate flamigeroa, arku hirukoitz polilobulatua eta, horren azpian, arku beheratu bat, bien artean Deikundearen eszena duela. Kanpandorrea liraina da. Lehenengo atala oinplano karratu da, eta bigarrena oktogono formakoa, apaindura naroa duen kapitel handiki batekin.

Elementu apaingarrien artean 1624ko erretaula nagusia nabarmentzen da, Pedro Jimenez Bazkardorena, Berpizkundekoa baina aurrerapen barroko zenbaitekin. Hiru garaierakoa da, eta zutabe ildaskatuak, kapitel korintoarrak eta frontoi hiruangeluar eta makurrak ditu. Alboetako erretaulak hiru atalekoak dira, hiru kalerekin: ezkerretara San Migelena dago, eta besteak San Antoniori, Jesusen Bihotzari eta Karmengo Amari eskainita daude.