Santa Maria eliza
FITXA
Izena: Santa Maria eliza
Herria: Moreda
Helbidea: San Jose,z/g
Auzotegi: Herrigunea
Eskualde: Arabako Errioxa
Herrialde: Araba
Tipologia Orokorra: Eliza
Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa
Mendea: XVI
hiribildua.Época: Aro Berria
Beste Mendeak: X, XV, XVII, XVIII
Estiloa: Errenazentista
Beste Estiloak: Barrokoa, Gotikoa
Balioa: Nahiko ona.
Kontsebazioa: Ona oro har.
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Akatsak: Akats txikiak hormetan oro har. Akats txikiak estalkietako zenbait gunetan. Akats txikiak elementu apaingarrietako zenbait gunetan.
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.
Arabako Errioxa eskualdeko udalerri txiki bat da Moreta, eta hortxe herrigunean dago Santa Maria eliza. Bitxitasun gisa esan daiteke elizaren mendebaldean gorputz exentu bat dagoela, seguruenik bisigodoen garaikoa, horren hormetan ferra arkuak ikusten dira eta.
Elizak oinplano latindarra du, erdiko habeartea bi ataletan zatitua eta gurutze ganga izartuz estalia. Burualdean estalkiaren estiloa aldatu egiten da, petxina apainduetan oinarritutako kupula batek estaltzen baitu.
Elementu arkitektoniko interesgarrien artean aipa daitezke sakristia, ganga beheratu eta obalatua duena, eta kanpandorrea. Hori elizaren hego-mendebaldean dago, oinplano karratukoa da eta bi gorputz ditu. Beheko gorputzean saieterak irekitzen dira, goikoan, berriz, lau arkuk gordetzen dituzte kanpaiak.
Santa Maria elizako sarrerak portada errenazentista platereskoa du: basamentuan oinarritutako hainbat pilastrak Aita Jainkoari eskainitako tinpano bati eusten diote.
Barruan zenbait erretaula interesgarri gordetzen dira, eta horietan garrantzitsuena burualdekoa da: barrokoa da, eta Jasokundeari eskainita dago.