Santa Maria eliza
FITXA
Izena: Santa Maria eliza
Herria: Lemoiz
Helbidea: Urizar,4
Auzotegi: Urizar
Eskualde: Uribe Kosta
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Eliza
Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa
Mendea: XVI
hiribildua.Época: Aro Berria
Beste Mendeak: XIII, XVII, XVIII, XIX
Estiloa: Erromanikoa, Barrokoa
Beste Estiloak: Errenazentista
Balioa: Oso ona.
Kontsebazioa: Ona oro har.
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa.
Eraikintza Data: 1731
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.
Autorea: Martin Larrea
Lemoiz Bizkaiko kostaldeko herri txiki bat da, eta bertan dago Santa Maria eliza. Eliza, berez, erromaniko estilokoa zen, baina gaur egun, mendeetan zehar hainbestetan zaharberritu eta gero, itxura errenazentista eta barrokoa du.
Habearte bakarreko eraikina da, eta dorre errenazentista bat du oinean atxikita. Bi portada ditu. Lehenengoa zarpailagoa da eta hegoaldera begira dago, eta aztarna erromanikoak ditu: zirkuluerdiko hiru arkibolta leun, lehenengo biak kapitelen gainean bermatuta eta barrualdekoa janben gainean. Beste portadak zirkuluerdiko arkuaren forma du, inposta-kapitel leun baten gainean bermatuta. Baoei dagokienez, estilo gotikoko bao ajimezduna nabarmen daiteke, baita kanpandorrean arku konopiala eginez irekitzen diren leiho gotikoak ere.
Arkupearen gainean dauden hiru okuluetatik sartzen da argia.