Santa Maria La Real eliza
FITXA
Izena: Santa Maria La Real eliza
Herria: Deba
Helbidea: Plaza Zaharra, 7
Auzotegi: Herrigunea
Eskualde: Debabarrena
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Eliza
Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa
Mendea: XIV, XVII, XVIII
hiribildua.Época: Aro Berria
Estiloa: Gotikoa, Errenazentista, Barrokoa
Balioa: Oso ona.
Kontsebazioa: Ona oro har.
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa
Santa Maria Deba udalerrian dago, itsasbazterrean, eta hauxe da Itziarko bizilagunek kostaldera jaisterakoan egin zuten lehenengo eraikinetakoa. 1394rako altxatuta zegoen eliza. Getariako Salbatore Deunaren elizarekin batera, gotiko estiloaren gure ordezkaririk onenetakoa izan zen, baina ondorengo mendeetan itxuraz aldatu egin zen. Dena dela, portada, kaperak eta kalostrapea gordetzen ditu eraikin zaharretik.
Gaur egun areto erako oinplanoa du eta ia garaiera berdineko hiru habearte gurutze ganga batek estalita. Estalki hori oso zutabe altuen gainean irmotzen da. Oinarri zilindrikoa dute zutabe handi horiek. Horiez gainera, alboetako hormetako kontrahorma handiek ere eusten diote estalkiari.
Epistola aldeko hormari atxikita hasten da, hain zuzen ere, kalostrapea: XVI. mendekoa da, lauki formakoa, eta gurutze gangak ditu, berez oso xumeak, laukiko aldeen elkarguneetan konplexuago bilakatzen badira ere.
Kanpoaldean, oinean kanpandorrea dago, fatxadaren gainean, zehazki. Sendoa da, zabala, eta kortsarioen aurrean zelatari eta gotorleku eginkizunak betetzen zituen. Dituen bao bakarrak kanpaiak gordetzen dituztenak dira. Azpian bi arku irekitzen dira, portada gotikoa hartzen dutenak. Oro har arku zorrotz handi bat da. Bost arkiboltaz osatuta dago, eta horietan martiriak, profetak eta musika tresnekin aingeru koruak ageri dira. Sarrera erdibituz mainel bat dago, eta bertan Kristo Salbatzailearen irudia itsatsita. Sarreraren gainean tinpanoa ageri da, gotiko estiloari jarraituz zerrendetan zatitua. Bertan, zerrendetan banatuta, Ama Birjinaren bizitzako bederatzi irudi ikus daitezke.
Barrualdean nabarmentzekoak dira kontrahormetan irekitzen diren kaperak, Santa Mariaren erretaula, Pedro Aloitizek XVII. mendean egina, baita alboetako gainerako erretaulak ere.