Santa Maria eliza
FITXA
Izena: Santa Maria eliza
Herria: Guenes
Helbidea: Euskadiko plaza, 7
Auzotegi: Guenes
Eskualde: Enkarterriko Haranak
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Eliza
Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa
Mendea: XVI
hiribildua.Época: Aro Berria
Beste Mendeak: XVII
Estiloa: Errenazentista
Beste Estiloak: Gotikoa, Barrokoa, Klasizista
Balioa: Oso ona.
Kontsebazioa: Ona oro har.
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Eraikintza Data: 1505
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa
Autorea: Martin eta Pedro Sanchez de Olabe, Joan de Rasines eta beste baztuk.
Enkartarrin dago Guenes, Bizkaiko probintzian, sartaldean. Aranguren eta Galdamesen arteko bidegurutzearen ondoan dago eliza.
Areto erako oinplanoa du elizak, garaiera berdineko hiru habearte ditu, hirurak abside poligonal batekin -bost alde ditu absideak-, eta kanpandorrea.
Gurutze ganga ederrekin estalita dago Santa Maria; kanpoko alboko kontrahormek eusten dieten hormetan bermatuta daude gangak.
Barrura sartzeko bi sarbide dira: bata oinean eta bestea alboan, Ebanjelio aldean zehatz esanda. Lehenbizikoa oso klasikoa da; zirkuluerdiko arku bat eta dobela kaxadunak, taulamendu bati eta frontoi bati eusten dieten zutabeekin inguratuta; frontoiaren alde banatan pinakuluak ikusten dira. Beste sarbidea oso landua da: portada handi txaranbeldua du, arku zorrotz bat moldatzen duten arkiboltekin, eta hauek sokaz eta bolaz apainduta daude; tinpanoan Ama Birjinaren irudia ikusten da ondoan bi aingeru dituela.
Hareharrizko harlanduz egina da eliza.
Barruan gauza eder asko da, baina ororen gainetik erretaula nagusia nabarmentzen da, XVII. mendekoa.