Santa Maria eliza
FITXA
Izena: Santa Maria eliza
Herria: Gernika-Lumo
Helbidea: Goienkale,1
Auzotegi: Herrigunea
Eskualde: Busturialdea
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Eliza
Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa
Mendea: XV
hiribildua.Época: Erdi Aroa
Estiloa: Gotikoa
Beste Estiloak: Errenazentista
Balioa: Oso ona.
Kontsebazioa: Ona oro har.
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Eraikintza Data: 1449
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa
Gernika-Lumon dago eliza, erdigunean. Ondoan egin diren eraikuntzen artean erdi ezkutaturik geratu da eta ezin du bere burua besteen gainetik harro erakutsi.
Oinplano angeluzuzena du elizak eta abside poligono formakoa.
Fatxada nagusian portada gotiko txaranbeldu bat ageri da arkiboltetan apostoluak dituela; arku txiki batzuk ditu tinpanoan eta, ateburuan, letra gotikoz idatzita, idazkun bat dago egilearen izenarekin eta datarekin (Sancho de Amparan, año 1449). Bada mainel bat ere non ikusten den Ama Birjinaren irudia haurrarekin, baita imajina batzuk ere janbetan. Gaineko atala itxita dago zirkuluerdiko hiru arku itsurekin. Orobat azpimarragarri dira fatxadan ojiba bao bat, zirkuluerdiko leiho txaranbeldu bat eta kanpai horma hiru gorputz mailakaturekin osatua.
Oineko fatxadan portada txaranbeldu ojibal bat ageri da; tinpanoan noiz egin zen esaten da, 1904. urtean alegia. Horma berean leiho handi bat eta zirkuluerdiko bao bat aurkitzen dira, baita ostiko batzuk ere eraikinean perimetroan banatuta.