Angostoko santutegia
FITXA
Izena: Angostoko santutegia
Herria: Gaubea
Helbidea: Angostoko Errepidea, 4
Auzotegi: Bilanane
Eskualde: Añana
Herrialde: Araba
Tipologia Orokorra: Santutegia
Mendea: XX
hiribildua.Época: Orainaldiko Aroa
Beste Mendeak: XVI, XIX
Estiloa: Gotikoa
Beste Estiloak: Baserri estilokoa
Balioa: Nahiko ona.
Kontsebazioa: Ona oro har.
Jabetasun: Ondare erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.
Santutegia Bilanane auzotik kilometro eta erdira dago, eta bertara iristeko herriko sarreran eskuinera dagoen bide bat hartu behar da. Herriak jaiera handia dio santutegiari. Multzoa aita pasiotarrek gobernatzen duten eliza-monasterioak eta ipar-mendebaldean dagoen haitzuloak osatzen dute: bertan agertu zen Ama Birjina 1098an.
Antza denez, antzinako San Pedroren ermita haitzuloko goiko aldean zegoen, Kalbarioaren aldean, haitzuloaren eta gaur egungo elizaren artean. XIV. eta XV. mendeen artean eliza berri bat egin zuten, eta hura XIX. eta XX. mendeetan itxuraldatu zuten.
Elizak oinplano angeluzuzena du, arku zorrotzek banatutako lau ataleko habearte bakarra, eta gurutze gangako estalki sinplea, erdian giltzarria duela. Zutabe sortetan eta pilastra sortetan oinarritzen da ganga.
Korua santutegiko laugarren atalean dago. Sakristia sarrera nagusiaren parean erantsi zioten, ezkerraldean, eta berria eta arkitrabatua da.
Portada nagusia oinean dago, bi baorekin eta sarreran arku zorrotzarekin. Eskuineko horman bada beste sarrera bat, baina gaur egun itxita dago: baketoi nabarmena du, eta gainean pasiotarren armarri txiki bat.
Eraikinari kontrahorma edo ostikoek eusten diote kanpoaldetik, eta erremate gisa hegal bat du, zuburu leunekin; horiek gehienak eliza eraberritu zenean berritu ziren.
Eliza manposteriaz eta harlandu berriztatuz egina da.
Barrualdean nabarmena da erretaula nagusia, platereskoa. Denen buru Angostoko Ama Birjinaren irudi eseri bat ageri da, XIV. mendekoa, Andra Mari tipologiari jarraituz egina. Irudia Amador Rodrigo de Varonak ordaindu zuen, Varonako Dorretxeko ondorengoetako batek alegia, XVI. mendean.