Itzuli orri osora

Santa Maria Katedrala

FITXA

Izena: Santa Maria Katedrala

Herria: Gasteiz

Helbidea: Santa Maria plaza,z/g

Auzotegi: Erdi Aroko Hirigunea

Eskualde: Arabako Lautada

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Eliza

Mendea: XIV

hiribildua.Época: Aro Berria

Beste Mendeak: XVI, XVII, XVIII

Estiloa: Gotikoa

Beste Estiloak: Errenazentista, Barrokoa

Balioa: Oso ona.

Kontsebazioa: Ona oro har. Eskasa oro har.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Akatsak: Akats larriak horma eta pilareetako zenbait gune jakinetan. Akats larriak gangetako zenbait gunetan. Akats larriak elementu apaingarrietan oro har.

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Eraikin erlijioso honek kanpandorrea eta arkupea ditu, eta Gasteiz eraiki zen muinoan dago, iparraldean; alde horretan garai batean zegoen harresiko zatia da.

Elizako burualdea ekialdera zuzenduta dago, eta aztarnarik utzi ez duen eliza erromaniko baten gainean eraiki zen. Gotorleku izaeraren erakusle gisa ingurabide bat eta dorre oktogonal bat daude.

XV. mende hondarrean Armentiako Kolejiata bertara eramateak Gasteizentzat garrantzi handiko tenplua dela berresten du; ondoren, Gasteizko Elizbarrutia sortu zenean, 1862an, katedral izendatu zuten.

Eliza XIII. mendearen amaieran hasi ziren eraikitzen, baina zatirik handiena XIX. mendekoa da. Gotiko garbiko zein azken aroko ezaugarriak ditu. Elementurik baliotsuena portada eta arkupe nagusia da, XIV. mendearen amaierakoa, eskultura gotikoaren adibide bikaina.

Denborak aurrera egin ahala, eraikin gotikoari beste estilo batzuetako elementuak erantsi zizkioten, kaperetan, koruan, sakristian, dorrean eta arkupean ikus daitezkeenak. Katedralari atxikitako kapera bat Santiagori eskainia da, eta hori gaur egun Santa Maria parrokia da.

Eraikina zaharberritzeko azken lanak 1961 eta 1964 bitartean egin ziren.

Elizak gurutze latindar formako oinplanoa du, bost ataleko hiru habearterekin, hiru ataleko gurutzadurarekin, bost aldeko abside oktogonalarekin eta hiru abside-kapera dituen girola batekin. Gurutze ganga nerbiodunez, erdian giltzarria ageri delarik, eta ganga erradialez estalita dago. Horiek guztiak nukleo zirkularreko pilareetan eta zutabe atxikietan bermatzen dira. Triforio bat ere bada, alboko habearteak korritzen dituena.

Elizan sartzeko bi sarbide daude, eta sarrera nagusiak hiru arku zorrotz ditu, arkibolta, janba eta tinpano apainduekin. Horrez gain mainela ere badu, Ama Birjinaren irudia gordetzen duena.

Kanpoaldean, hormak bermatzen dituzten kontrahorma eta arbotanteen ondorioz, bolumen desberdinak ikus daitezke, oinplanoaren formaren araberakoak.

Argia hainbat okulu eta leihotatik sartzen da.

Elizako zati nagusiak Arrigorristako eta Araiako harginen harlandu zuriz eginak dira, eta gainerako hormak manposteriaz eta harlanduxkaz.