Itzuli orri osora

Santa Maria eliza

FITXA

Izena: Santa Maria eliza

Herria: Galdakao

Helbidea: Elexalde, 56 a

Auzotegi: Elexalde

Eskualde: Hego Uribe

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Eliza

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa

Mendea: XIII

hiribildua.Época: Erdi Aroa

Beste Mendeak: XVI

Estiloa: Erromanikoa

Beste Estiloak: Gotikoa, Errenazentista

Balioa: Oso ona.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Galdakao udalerriko eraikinik zaharrena Santa Maria eliza da. Bizkaiko ezagunenetakoa ere bada.

Basilika erako oinplanoa du, eta oinean habearte bakar baten forma badu ere, presbiterioan hirukoarena du. Alboko hormei eusteko kanpoaldetik kontrahorma edo ostiko asko da.

Alboko arkupearen azpian dago Santa Maria elizako elementu arkitektonikorik azpimarragarriena: portada. Arku zorrotzekoa da, txaranbeldua. Erromanikotik gotikoranzkoa da, eta hori, batez ere, bertan ageri diren irudiak zizelkatzeko teknikan nabari da. Ojiba baoetatik sartzen da barrura argia; alboko ezker horman okulu eder bat dago.

Manposteriaz eta harlanduz eginak dira estriboak, baoak, erremateak, portada eta goiko erlaitzeko atalak.