Santa Maria eliza
FITXA
Izena: Santa Maria eliza
Herria: Erandio
Helbidea: Avanzada Errepidea,z/g
Auzotegi: Erandio Goikoa
Eskualde: Txorierri
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Eliza
Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa
Mendea: XVI
hiribildua.Época: Aro Berria
Beste Mendeak: XV, XVII
Estiloa: Gotikoa
Balioa: Oso ona.
Kontsebazioa: Ona oro har.
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa.
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.
Erandio udalerria Bilbo Handiko eskualdean dago; garai batean hiriko auzoa izan zen. Bertan dago Santa Maria eliza, estilo gotiko garbi-garbikoa.
Elizak gurutze latindar formako oinplanoa du, hiru ataletan zatitua, erdikoa alboetakoa baino handiagoa. Guztiak gurutze gangaz estalita daude. Transeptua ere badu, baita burualde oktogonaleko gurutzadura eta oinean oso dorre-arkupe interesgarri bat ere. Azter dezagun azken hau:
Oinplano karratua du kanpandorreak, Erdi Aroko dorre-gotorlekuen antzekoa. Beheko gorputzean hiru arku zorrotz molduratu ditu; bigarrenean zenbait bao zorrotz irekitzen dira, kanpaiak gordetzen dituztenak; dorrearen multzoa koroatuz, berriz, bolaz apaindutako erlaitza.
Elizan sartzeko hainbat aukera da. Sarrera nagusia Epistola aldeko horman dagoena da, bi kontrahormaren tartean, estilo erromanikoan ohi denez: txaranbeldua da, janbak eta arkiboltak ditu... Bigarrena ebanjelio aldeko horman irekitzen da, eta aurrekoaren antzekoa da, kapitelak desberdinak dituen arren. Azkenik, hirugarrena elizaren oinean irekitzen da, arku zorrotzarekin eta simetrikoki banatutako dobelekin.
Santa Maria barruan Martin Ortiz Mariartu jaunaren eta emazte Doña Mayor Zamudioren estatua etzanak daude. Lan interesgarri horrez gain, rococo estiloko hainbat erretaula ere gordetzen dira.
Azkenik, eraikina, oro har, kareharrizko harlanduz egina da; zenbait puntutan alabaina adreilua eta manposteria erabili zen.