Itzuli orri osora

Santa Maria eliza

FITXA

Izena: Santa Maria eliza

Herria: Busturia

Helbidea: Axpe, z/g

Auzotegi: Axpe

Eskualde: Busturialdea

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Eliza

Mendea: XVI

hiribildua.Época: Aro Berria

Beste Mendeak: XVIII

Estiloa: Gotikoa

Beste Estiloak: Errenazentista, Barrokoa

Balioa: Oso ona.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Ondare erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.

Deskripzioa eta oharrak:

Eliza hau Busturian dago, Axpe auzoan. Arkupea du eta, horri atxikita, apaiz etxea.

Habearte bakarreko eliza da, burualde zuzenekoa eta hiru atalekoa, kate batek lotzen duen gurutze gangarekin. Gangako nerbioen abiapuntuetan, kapiteletan figura dekorazioa ageri da.

Bi sarrera ditu: bata mendebaldeko fatxadan, bi dobelako arku zorrotz baten azpian; bestea, hegoaldeko fatxadan, gotiko-plateresko estilokoa da, eta alfiz batek inguratuta dago, zeinak florete bat duen erdian, bi medailoirekin. Medailoi horietako batek emakumezko baten irudia du, eta besteak ontzi bat loreekin. Tinpanoan kalbario bat ikus daiteke, paisaia baten gainean erdian Kristoren figura duena, eta ororen gainean maskor bat.

Hegoaldeko baoaren gainean bi baoko kanpai horma bat dago, oinplano angeluzuzenekoa; lau isuriko estalkia du.

Habeartearen gainean, estalkiko hezetasuna saihestearren, linterna bat ezarri zuten.

Apaiz etxea arkupearen gainean dago, burualdeari erantsita.

Eliza kare-harrizko harlandu finez egina da, eskultura-apaingarria izan ezik, hareharrizkoa da eta.

Barrualdean XVI. mendeko bigarren zatiko erretaulatik aprobetxatu zituzten panel batzuk nabarmentzen dira, eta alboko kaperan erretaula erromanista bat eta beste bat barrokoa. Berebat aipatu behar dira pulpituko forja eta goi koruko organo barrokoa.