Itzuli orri osora

Santa Maria eliza

FITXA

Izena: Santa Maria eliza

Herria: Bermeo

Helbidea: Aranatar Sabin enparantza, z/g

Auzotegi: Herrigunea

Eskualde: Busturialdea

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Eliza

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa

Mendea: XIX

hiribildua.Época: Orainaldiko Aroa

Estiloa: Neoklasikoa

Kontsebazioa: Eskasa zenbait gunetan.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Eraikintza Data: 1820

Akatsak: Akats larriak elementu apaingarrietako zenbait gunetan.

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Autorea: Silvestre Perez

Deskripzioa eta oharrak:

Bermeo arrantzale herrian aurkitzen da eliza neoklasiko bitxi hau. Silvestre Perez arkitektoaren proiektuaren arabera egin zen, XIX. mendean. M. Luis Aranak eta Acebalek ere parte hartu zuten.

Oinplano oktogono formakoa du Santa Mariak, eta kanoi gangekin estalita dago. Barruan badira sakristiak, harmailak, kaperak, korua, absidea... Baina eite neoklasikoa gehien nabarmentzen duena portada da: arkupea du lau zutabe doriar handirekin -fuste leunekoak-, eta hauek frontoiari eusten diote. Alde banatan kanpandorre bana, baina horietako bat bakarra dirudi dagoela bukatuta, izan ere, besteak ez bezala, danbor kubikoa du eta horren gainean bermatuta zortzi aldeko kapitela. Eraikina harlanduzkoa da.