Santa Maria eliza
FITXA
Izena: Santa Maria eliza
Herria: Azkoitia
Helbidea: Jesusen Bihotz Agurgarria, z/g
Auzotegi: Herrigunea
Eskualde: Urola Kosta
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Eliza
Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa
Mendea: XVI
hiribildua.Época: Aro Berria
Beste Mendeak: XVIII, XX
Estiloa: Gotikoa
Beste Estiloak: Barrokoa
Balioa: Oso ona
Kontsebazioa: Ona oro har.
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Eraikintza Data: 1528
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa
Autorea: Predro Lizarazu, Joan Arteaga, Pedro Alzega eta Jose Lizardi
Urola ibaiak Gipuzkoako kostaldeko bidea hartzen duen parajean, Azkoitian dago Santa Maria, euskal gotikoaren ordezkaririk onenetakoa.
Areto erako oinplanoa du elizak. Hiru habeartetan zatituta dago eta hiru horietatik zabalena erdikoa da. Alboko bietan kaperak daude. Eraikinari, alde batetik, zortzi zutabek eusten diote; zutabe hauek kapitel korintoarrak dituzte eta horiek, aldi berean, petxinen gaineko kupulari eusten diote; beste aldetik, barruko eta kanpoko kontrahormek edo ostikoek eusten diote elizari. Kanpotik elizari begiratu eta azpimarragarriena arkupea da: zutabe toskanarretatik jaiotzen diren zirkuluerdiko sei arkuk eratzen dute. Nitxo formakoa da portada eta pilastrek inguratzen dute, eta frontoi hiruangeluar batek errematatzen. Frontoi hau Jose Lizardik egina da.
Harlanduz moldatua dago baina gehienbat manposteriazkoa da eliza hau, eta bertako gauzarik ederrena Santa Mariari eskainiko erretaula da, barrokoa, XVII. mendekoa. Alboko hormetan dauden beste erretaulak geroxeagokoak dira, XVIII. mendekoak.