San Pelaio ermita
FITXA
Izena: San Pelaio ermita
Herria: Bakio
Helbidea: San Pelaio, 80
Auzotegi: San Pelaio
Eskualde: Mungialdea
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Ermita
Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa
Mendea: XIII
hiribildua.Época: Erdi Aroa
Estiloa: Erromanikoa
Balioa: Oso ona
Kontsebazioa: Ona oro har
Jabetasun: Ondare erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa
Bizkaiko kostaldeko errepidean, 31. kilometroan, Bakio eta Bermeo artean, kostaldetik pasatzen zen Donejakue Bidean geratu den aztarna bakarrenetakoa ikusteko aukera dago: San Pelaio ermita, baserri estilo erromanikoan egina. Erdi Aroan eraiki zen ermita, XII. mendean hor nonbait.
Eraikinak oinplano angeluzuzena du eta burualde lauki formakoa. Burualdean fuste saskiratuko zutabeen artean bao txaranbeldu bat nabari da. Ataurrera bagoaz, arku zorrotz bat ikusiko dugu, lau arkiboltaz apaindua, laurak zutabe banatan finkatuta; zutabeen goialdeko kapitelak landarez eta bolaz hornituta daude. Isuri biko teilatua du, dorre karratua lau kanpairentzat eta horren gainean gurutze bat zitori zuri formakoa.
Ermita inguratuz arkupe bat dago horma txiki bat duela euskarritzat. Eraikina ia osorik manposteriazkoa da.