Ariznoako San Pedro eliza
FITXA
Izena: Ariznoako San Pedro eliza
Herria: Bergara
Helbidea: Ariznoako Enparantza, 1
Auzotegi: Herrigunea
Eskualde: Debagoiena
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Eliza
Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa
Mendea: XVI
hiribildua.Época: Aro Berria
Beste Mendeak: XVII, XVIII
Estiloa: Errenazentista
Beste Estiloak: Barrokoa
Balioa: Oso ona.
Kontsebazioa: Ona oro har.
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa
Ariznoako San Pedro eliza Bergaran dago, erdigunean. XVI. mendeko lehen laurdenean hasi ziren eraikitzen eta, kanpandorrea izan ezik, beste guztia mende bat geroago geratu zen bukatuta.
Areto tankerako oinplano angeluzuzena du -euskal gotikoa ere esaten zaio-, hiru ataletan zatituta dago eta hiru habearteditu, eta erdikoa alboetako biak baino zabalagoa da. Burualdea poligonala da, kanpoaldetik oso agerian ditu kontrahormak edo ostikoak eta, gainera, arkupea, hiru sarbide eta XVIII. mendean erantsi zitzaion kanpandorrea ditu.
Gurutze ganga izartu batek estaltzen du eliza, eta hori, alde batetik, zirkuluerdiko arkuetan eta zilindro formako lau pilaretanbermaturik dago eta, beste aldetik, hormei atxikita dauden zutabeetan. Barrura sartzeko hiru sarbide dira. Elizaren oinean, zurezko arkupe batek babestuta dago sarrera nagusia: arku zorrotz formakoa da, eta dobelaz eta janbaz hornituta dago. Beste bi sarbide gehiago ere badira, albo banatan. Kanpandorrea -lehen esan denez, eliza baino geroago jaso zen- alboko hormetatik ateratzen da, eta oinplano karratukoa da: lehenbiziko gorputzean, hondotik gertuen dagoenean, zirkuluerdiko arkuek eratzen dute arkupea eta arkuen gainean San Pedroren armarria ageri da, eta goraxeago leiho bat txaranbeldu samartua; bigarrenean kanpaiak daude, erloju eta guzti duen koadrante baten gainean dauden zirkuluerdiko arkuen babesean; hirugarren gorputza oktogonala da, eta kupula batek eta kupulatxo batek errematatzen dute.
Manposteriazko eta harlanduzko hormen barruan aldare eta erretaula dotoreak daude; denetan ederrena aldare nagusia, estiloz errenazentista. XVI. mende hasierakoa da. Elizaren oinean, korupeko kapera batean, Juan de Mesa artista ezagunaren Kristo gurutziltzatu bat dago, 1622. urtean datatua. Sevillatik ekarri zuten, eta imajinagintza barroko espainolak sorturiko onenetakotzat dute. Poliptiko flamenko eder bat ere bada elizan.