Itzuli orri osora

Arantzazuko Andre Mariaren santutegia

FITXA

Izena: Arantzazuko Andre Mariaren santutegia

Herria: Oñati

Helbidea: Arantzazu, 7

Auzotegi: Arantzazu

Eskualde: Debagoiena

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Santutegia

Mendea: XX

hiribildua.Época: Orainaldiko Aroa

Balioa: Oso ona.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Ondare erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.

Autorea: Saen de Oiza eta Luis Laorga

Deskripzioa eta oharrak:

Arantzazuko santutegia estilo modernokoa da eta, hain leku malkartsuarekin bat egiteko egin zen ahaleginagatik, interes arkitektoniko handikoa.

Basilika, lehiaketa baten ondoren, 1950-1955. urte bitartean eraiki zen, Madrilgo Arkitekto Elkarteko Francisco Saenz de Oiza eta Luis Laorga arkitektoen gidaritzapean; lehiaketako baldintzei jarraituz, bertara doan errepidea eta eliza zaharra errespetatu ziren.

Basilikak oinplano latindarra du, eta gaur egun kripta moduan dagoen eliza zaharraren oinplanoaren gainean eraikita dago. Zirkuluerdi formako abside bikoitza du beheko aldean, iparraldean sabaileihoak dituela, eta gainerako habearteak baino garaiagoa da. Estalkia laua da gurutzaduran, metaliko uhindua absidean, eta zurezkoa habearte nagusian. Gurutzadura altuxeagoa da.

Barrualdean, lehen solairutik gora, hormak eta sabaia zurezko oholtza batek estalita daude.

Bi koru daude bata bestearen gainean, zurezkoak, habearte nagusiaren oinean.

Alboetan forma irregularreko lau beirate irekitzen dira.

Goitik behera doan harmaila batetik jaitsita sartzen da elizara, hau da, frontisaren oinarrian dauden lau ateetatik. Sarrera arkupe handi batean dago, eta hori kareharrizko harlanduz egindako frontis batek betetzen du; alboetan bi dorre lauki formako altxatzen dira, garaiera berdinekoak, kanpotik diamante puntaren forma duten bloke batzuekin forratuta.

Arkupeko elementurik nabarmenena frontisko dekorazioa da: figura antropomorfoz osatutako friso bat dago, Jorge Oteizak kareharrizko bloke handietan zizelkatua. Goiko aldean material, traza eta egile beraren beste multzo eskultoriko bat dago, Pietatea irudikatzen duena.

Kanpoan, habearte nagusiaren ondoan baina bereizita, kanpandorre bat dago, oinplano lauki formakoa duena, diamante puntaren formarekin landutako kareharrizko blokez forratua. Gutxi gorabehera 45 metroko garaiera du, eta multzoko gainerako elementuetatik nabarmentzen da.

Santutegiko kriptak, habearte nagusiaren azpian, gurutze latindar formako oinplanoa du, eta honek burualde laua abside zabal batekin. Hormetako tarteak aprobetxatuz, Nestor Basterretxearen hainbat margolan muralekin estalita dago.

Aldez aurretik egindako lehiaketa irabazi ondoren, erretaula Lucio Muñoz eskultore madrildarrak margotu zuen. Erdiko horma konkan dago elizako irudi titularra, Andra Mari gotiko eseri bat, ezkerreko belaunean ume biluzi batekin eskuan sagar bat duela.

Sarbideko ateak Eduardo Txillidak eginak dira.