Itzuli orri osora

Antonio Santuen ermita

FITXA

Izena: Antonio Santuen ermita

Herria: Igorre

Helbidea: Elexalde, 53

Auzotegi: Elexalde

Eskualde: Arratia

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Ermita

Mendea: XVII

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Barrokoa

Balioa: Nahiko ona.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Eraikintza Data: 1665

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.

Deskripzioa eta oharrak:

Ermita arkupedun hau Igorreko Elexalde auzoan dago.

Eraikinak oinplano sakona du, arku fajoi batez zatitutako bi ataleko habearte bakarrarekin. Albo batetik sakristian sar daiteke. Hainbat kanoi gangaz estalita dago ermita.

Sarreran zirkuluerdiko arku zabal bat ikusten da, forjazko burdin sare eder batez itxita.

Sarrerako fatxadaren aurrean arkupe zabal bat dago: erditik sartzen da bertara, eta zutabe toskanar lerdenetan bermatzen da, gainean dintel bat eta estalkia dituela. Arkupeak alboetan ere bi sarrera ditu, zirkuluerdiko arkuarekin.

Manposteriaz egina da ermita, eta harlanduz fatxada nagusia eta alboetako lau ostikoak. Barruko hormak okre kolorez emokatuta daude.

Barrualdean aldare nagusia nabarmentzen da, Kristo gurutziltzatuarekin; alboetan ere bi aldare nabarmen daude.