Itzuli orri osora

Moja Zistertarren Komentua

FITXA

Izena: Moja Zistertarren Komentua

Herria: Lazkao

Helbidea: Elosegi

Auzotegi: Erdigune Historikoa

Eskualde: Goierri

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Komentua

Tipologia Zehatza: Erlijiosoa

Mendea: XVII

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Barrokoa

Balioa: Nabarmena.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Eraikintza Data: 1650

Akatsak: Oso Hondatua

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Beste Izenak: Santa Ana Komentua

Deskripzioa eta oharrak:

Moja zistertarren komentu honek eta beneditarren komentuak eta Lazkanoren Jauregiak osatzen duten jauregi-komentu multzoa da barroko garaiko Euskal Herriko multzorik garrantzitsuenetakoa. Azken bi horien eta zistertar edo bernarden komentuaren artean dagoen tartetik errepidea pasatzen da. Santa Teresa komentuaren aurrean dago, eta biak ala biak Maria Lazkanok fundatu zituen. 1650. urtekoa da, eta behiala Santa Ana monasterioa zena egun Zistertar Abadia da. Harri landugabez egina da komentua baina, hala ere, bao, erlaitz eta izkinetan harlandua du. Hutsuneak edo txulotxoak ez daude ordenan jarrita, eta burdin sare bat dute babesteko. Burdin sareetan, batzuetan, hortz handiak ageri dira.

Ebanjelio aldetik erantsita eraikin bat dauka bi sapailorekin, bakoitza bere baranda edo eskudelarekin; sapailoak burdin forjatuaren gainean finkatuta daude.

Jauregitik gertuen dagoen puntuan dago eliza, eta honek habearte bakarra du eta oinplano gurutze latindar bi atalekoa, ertz gangaz estalia. Fatxada harlanduzkoan dago bildurik komentuaren edertasun osoa. Bi atal ditu harrizko molduraz bereizita, eta lehenengok besteak baino garaiera handiagoa du. Sarbide handi bat du ateburu ongi zentratuarekin, moldura batez inguratuta. Lehen atal horretan pilastra batzuk daude, eta horiek bigarren atala hasten den erlaitzean dute errematea. Bigarren atal horrek erdigunearen bi alboetan pilastrak dauzka, baita nitxo bat ere San Bernardoren irudiarekin, eta, gainera, horren gainean goi korua argitzen duen leihoa ageri da. Erdigune horrek frontoi kakotu batean du errematea eta horren erdian Lazkanotarren armarri handia ageri da. Pilastrak, erlaitza alderik alde pasa eta, frontoian sartzen dira, ederragotuz. Frontoia triangelu baten barrenean dago eta triangeluak fatxada osoa hartzen du. Bada elizan burdin forjatuzko gurutze eder bat ere.

Barrualdea erabat emokatuta dago. Gurutzaduraren besoetan ilargixka gangak daude eta zinborioan, petxinen gainean, kupula. Arku karpanelaren gainean goi koru tamaina handiko bat ikus daiteke. Eliz barrua aski iluna da, argi-iluna alegia, nor bere baitan bilduz otoitz egiteko aproposa. Pilastren gainean nabarmen ageri dira arku fajoiak eta formeroak; pilastretako kapitelak moldura baten bidez habeartean barrena doaz.

Burualdean daude hilobiak Okendo eta Maria Lazkanoren gorpuzkiekin. Zirkuluerdiko hutsuneak dira, pilastrekin eta bola erremateekin, armarri handi batez koroatuta.

Erretaula nagusia XVII. mendekoa da; bikaina da eta oso ongi zainduta dago. Alboko erretaulak mende eta ezaugarri berekoak dira.