Loiolako santutegia
FITXA
Izena: Loiolako santutegia
Herria: Azpeitia
Helbidea: Loiola, 16
Auzotegi: Loiola
Eskualde: Urola Kosta
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Basilika
Mendea: XVII
hiribildua.Época: Aro Berria
Beste Mendeak: XVIII
Estiloa: Barrokoa
Balioa: Oso ona.
Kontsebazioa: Ona oro har.
Jabetasun: Ondare erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Eraikintza Data: 1689
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.
Autorea: Carlo Fontana
Santutegia multzo arkitektoniko handia da, parke eta mendi artean paraje zoragarri batean, Azpetitik datorren ibilbide zabal baten amaieran. Erdialdean basilika dago, eta alboetan bi hegal handi, 150 metroko luzerarekin.
Berniniren dizipulua izan zen Carlo Fontana arkitekto erromatarrak diseinatu zuen, eta elementu italiar zein herrerar estilokoak biltzen ditu. Mariana erregina Austriakoaren aginduz eraiki zen, 1681ean, baina 1738 arte ez zuten inauguratu.
Basilikak 33 metroko diametroko oinplano zirkulu formakoa du, eta 20 metroko diametroko kupula handia, linterna poligonal batek errematatzen duena. Kupulan leihoak ikus daitezke, kanpoaldean frontoiekin dekoratuta.
Basilikan sartzeko balaustradaz hornitutako harmailak daude, eta horien apainketan Churriguerak parte hartu zuela uste da.
Fatxadak garaiera desberdineko hiru arku ditu, zokalo altu baten gainean jasotako zutabe korintoarren artean. Erdiko arkuak, garaienak, enjuta dekoratuak ditu, eta arkitrabe gainean dagoen hiruki batekin errematatzen da. Tinpanoan Austriako etxearen armarria ipini zuten. Alboetako arkuek, berriz, friso dekoratuak dituzte.
Arkupea balaustrada batez koroaturik dago.
Nabarmenak dira sarrera mugatuz dauden jadezko bi zutabe salomonikoak, eta goialdean San Ignazioren irudia, aingeruz betetako frontoi batek errematatzen duen nitxo batean. Ate nagusia kaobazkoa da, iltze erromatar estilokoekin.