Itzuli orri osora

Karmengo Amaren eliza

FITXA

Izena: Karmengo Amaren eliza

Herria: Getxo

Helbidea: Portuko Ibiltokia, 18

Auzotegi: Neguri

Eskualde: Uribe Kosta

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Eliza

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa

Mendea: XX

hiribildua.Época: Orainaldiko Aroa

Balioa: Eskasa.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Eraikintza Data: 1910

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.

Autorea: Emiliano Amann

Deskripzioa eta oharrak:

Neguri auzoa Getxo udalerri jendetsuan dago, Bilbo Handiko eskualdean. Karmengo Amaren eliza Neguriko Lur Sailen Elkartearen aginduz egin zen, 1910ean, Emiliano Amannen proiektu bati jarraituz, eta bertan elementu arkitektoniko neoeuskaldunak eta nordikoak uztartzen dira.

Oinplano angeluzuzeneko eliza txikia da, abside poligonalean amaitzen den habearte bakarrekoa: hori guztia estaliz bi isuriko teilatua dago, miru isats formarekin, elizaren oineko hastialeraino jaisten dena. Kanpoaldea krema kolorez margotuta dago.

Oinplano karratu formako kanpandorre bat dago alde batean. Bi gorputz ditu, eta kanpandorrea errematatuz erroiluak eta pinakuluak daude. Argia bi leiho bikoiztu zorrotzetatik sartzen da dorrean. Sarrera nagusia babestuz ataripe bat dago, eta arkupe txiki baten barruan beste sarrera bat, ebanjelio aldean. Goiko aldean zirkuluerdiko hainbat arku irekitzen dira, kanpaiak gordetzeko.