Junkaleko andre mariaren eliza
FITXA
Izena: Junkaleko andre mariaren eliza
Herria: Irun
Helbidea: Junkal Plazatxoa, 1
Auzotegi: Herrigunea
Eskualde: Oiartzualdea
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Eliza
Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa
Mendea: XV
hiribildua.Época: Aro Berria
Beste Mendeak: XVII, XVIII
Estiloa: Barrokoa, Gotikoa, Errenazentista
Balioa: Oso ona.
Kontsebazioa: Ona oro har.
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Eraikintza Data: 1508
Akatsak: Akats txikiak zenbait elementu apaingarri jakinetan
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa
Beste Izenak: Nuestra SeÑora del Buen Seguro o de Irun
Irungo Junkaleko Andre Maria dagoen lekuan bazen lehendik beste bat, herria hazten ari zelako XV. mendean lurrera bota zena. Berria, orain zutik dagoena, mende bat lehenago hasi ziren jasotzen eta XVII. mendearen hasieran bukatu zen. Horregatik dira nabari bertan estilo desberdinak: euskal gotikoa, XV. mendeko estilo errenazentista eta portadako estilo barrokoa. 1973. urteaz gero interes historiko-artistikoa duen Monumentu Nazionala da.
Eraikin exentua da, eta berorren oinplanoa euskal gotikoaren ereduari jarraituz egina da. Hiru habearte ditu, guztiak garaiera berdinekoak, baina erdikoa alboko biak baino zabalagoa da, eta hirurak XVI. mendeko gurutze gangaz estalita daude. Absidea, kanpotik ikusita, oktogono formakoa da. Horiez gainera korua eta kanpandorrea ditu.
Kanpoaldean hormei atxikita dauden kontrahormek eusten diote eraikinari, eta barrualdean bi zutabe klasiko sendo-sendok: zilindro formako fustea dute, eta kapitel doriartoskanarra. Barrura sartzeko bi ate dira, baina nagusiak bakarrik du oso portada ederra. Bi zatitan banatuta dago, bata bestearen gainean. Beheko zatian ate handi bat dago,moldura finez hornitutako janben artean; alde banatan zutabe klasiko batzuek eusten diote taulamenduari, zeinaren frisoan triglifoak eta metopak ikusten diren. Beste zatian, behekoaren gainean dagoenean, mentsulen gainean friso zabal bat ageri da pilastra apainduekin; pilastra horiek frisoaren janbak ere badira, eta frontoi makur bati eusten diote. Alboetako bi hormetan dauden launa baoetatik eta elizaren oinean dagoen okulu zirkulu formakotik sartzen da barrura argia.
Eraikina ia osorik harlanduz egina da; gangak hormigoizkoak dira eta emokatuta daude.
Barrualdeko hondasun artistikoen artean azpimarragarri da erretaula nagusia: eskulturak Joan Bazkardok eginak dira eta arkitekturari dihoakiona Bernabe Corderok. Bertako bitxirik ederrena XII. mendeko jatorrizko Andra Mariren kopia bat da.