Itzuli orri osora

Jesus Gurutziltzatuaren ermita

FITXA

Izena: Jesus Gurutziltzatuaren ermita

Herria: Gamiz-Fika

Helbidea: Elexalde, z/g

Auzotegi: Elexalde

Eskualde: Mungialdea

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Humilladeroa

Mendea: XVIII

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Barrokoa

Balioa: Oso ona.

Kontsebazioa: Zaharberritua.

Jabetasun: Ondare Partikularra

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Eraikintza Data: 1783

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.

Autorea: Joan Iturburu

Deskripzioa eta oharrak:

Eraikin hau Elexalde auzoan dago, parrokiaren parean eta hilerri zaharraren ondoan.

Bizkaiko interesgarrienetakoa da neurriagatik, oso fin landua delako, eta bigarren mailako honelako eraikin erlijiosoetan kupula izatea oso gauza bitxia delako.

Ermitak oinplano angeluzuzena du, lau isuriko estalkia eta albo banatan bi kontrahorma edo ostiko. Bi arku toralek eusten dioten kupula faltsu bat du, eta zutabe faltsuen gainean arima penitenteentzako gune berezi zabal bat.

Fatxada nagusian, eskuinaldean, burdin sare forjatu bat eta leiho dinteldu bat daude.

Atzeko fatxada hilerriko paretaren zati ere bada, eta ermitaren ertzaren ondoan portadatxo bat dago idazkun honekin: SUEK SARIENA IXAN GUINIAN GU/GU GARIENA IXANGO SARIE SUEK.

Ermita errematatuz, kanpaiarentzat bao bakarreko kanpai horma bat ageri da, albo banatan pinakulu banarekin eta gainean pinakulu bat akroterarekin. Kanpai hormaren oinarria apainduz disko formako estela bat dago.

Barruan erretaulan Jesus gurutziltzatuaren irudia ikus daiteke.