Itzuli orri osora

Itziarko Andre Maria eliza

FITXA

Izena: Itziarko Andre Maria eliza

Herria: Deba

Helbidea: Herriko Plaza, 4

Auzotegi: Itziar

Eskualde: Debabarrena

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Eliza

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa

Mendea: XV

Beste Mendeak: XVI

Estiloa: Gotikoa, Errenazentista

Balioa: Oso ona.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Andre Mariaren eliza Itziar auzoan dago, Gipuzkoako Deba udalerrian.

Funtsean oinplano angeluzuzeneko eliza da, hiru ataletan zatitutako habearte bakarrekoa, oso-osorik XVI. mendeko gurutze ganga batek estalia. Elizari eutsiz, gaur egungo oinplanoan lau horma lodi ikus daitezke, kontrahorma edo ostiko sendoek irmotuta; kanpoko ostiko horiek bat egiten dute habeartearen barrualdea zatitzen duten atal bakoitzarekin. Hormetan leiho bakunak irekitzen dira, antzinakoak gaur egun itxita baitaude.

Hormak apainduz eta eraikina goiko aldetik errematatuz, bolaz hornituriko moldura orlatu bat eta, karel baten gainean, gargolak ikus daitezke.

Ebanjelioaren aldeko oinean, Andre Maria elizak hormatik pixka bat ateratzen den kanpandorre karratu bat du, kanpaientzako zuloekin.

Azkenik, esan dezagun, barrualdean Itziarko Andre Mariaren irudia gordetzen dela eta horrenganako jaiera handia duela jendeak. Andres Araozen erretaula bat ere bada.