Gizakundearen eliza
FITXA
Izena: Gizakundearen eliza
Herria: Bilbo
Helbidea: Gizakundearen plazatxoa,9a
Auzotegi: Atxuri
Eskualde: Hego Uribe
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Eliza
Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa
Mendea: XVI
hiribildua.Época: Aro Berria
Beste Mendeak: XVII
Estiloa: Errenazentista
Beste Estiloak: Barrokoa
Balioa: Nahiko ona.
Kontsebazioa: Ona zenbait gunetan. Eskasa zenbait gunetan.
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa.
Eraikintza Data: 1526
Akatsak: Akats larriak hormetako zenbait gunetan. Akats larriak estalkietako zenbait gunetan. Akats larriak zenbait elementu apaingarritan.
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.
Gizakundearen eliza Bilboko Atxuri auzoan dago, baina hiriak auzoa beretu zuen arte eliza Begoñako elizatearena izan zen. XX. mendeko bigarren zatian eraikinean hainbat berritze lan egin dira eta, ondorioz, jatorrizko itxura desitxuratu samartua dago egun.
Gaur egun areto erako oinplanoa duen eraikina ikus dezakegu, hiru habearte gotikotan zatituta, zeinak hormetan itsatsitako ojiba arkuetan oinarritzen diren. Barrualdean Berpizkunde hasierako egitura gotiko euskaldun klasikoa duela esan daiteke.
Horren arkitektura elementurik aipagarrienetakoa portada errenazentista ederra da. Garaipen arku zorrotz batek markoztatzen du, taulamenduari lotutako zutabe bikoitzekin eta naro apaindutako frisoarekin. Bigarren gorputzean, erdian, Gizakundearen misterioa ageri da zizelkatuta, eta portada koroatuz okulu bat eta Santiagoko Ordenaren armarria. Argia arku gotiko loretsuko hainbat baotatik sartzen da.