Andre Maria Jasokundekoaren eliza
FITXA
Izena: Andre Maria Jasokundekoaren eliza
Herria: Iruraitz-Gauna
Helbidea: Alaiza, 8
Auzotegi: Alaiza
Eskualde: Arabako Lautada
Herrialde: Araba
Tipologia Orokorra: Eliza
Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa
Mendea: XIII
hiribildua.Época: Erdi Aroa
Beste Mendeak: XVI, XVIII
Estiloa: Gotikoa
Beste Estiloak: Errenazentista, Barrokoa
Balioa: Nahiko ona.
Kontsebazioa: Ona oro har.
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Eraikintza Data: 1508
Akatsak: Akats txikiak gangetako zenbait gune jakinetan
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa
Beste Izenak: Nuestra SeÑora del Buen Seguro o de Irun
Arabako Lautadan dagoen Alaiza auzoko Andre Maria Jasokundekoaren eliza ezaguna da bere hormetan ageri diren margolanengatik; horrez gainera, erakinaren arkitektura bera ere oso interesgarria da.
Oinplano angeluzuzena du elizak, bi habearte, bata nagusia eta horrri atxikia bestea; arku fajoietan bermaturik dagoen kanoi gangaz estalita dago lehenbizikoa. Bi habearteak arku toralen bidez daude komunikatuta. Absidea zirkuluerdi formakoa da eta habearteak baino garaiera txikiagoa du, eta labe-habearte batez inguratuta dago. Garaipen arku batek bereizten ditu habeartea eta burualdea. Kanpai horma du, estilo barrokoan egina.
Elizan sartzeko bi sarbide dira. Lehenbizikoak, XIII. mendekoak, arku zorrotza du arkiboltarekin, guztia lau baketoi apaindutan finkatuta. Bestea ere horren antzekoa da, baina bost arkibolta ditu eta xakeztatua da.
Ia dena manposteriazkoa da, baina puntu nobleetan, kanpai horman, arkupean-eta, harlandua ageri da.