Itzuli orri osora

Santa Marina eliza

FITXA

Izena: Santa Marina eliza

Herria: Otxandio

Helbidea: Enparantza Nagusia, z/g

Auzotegi: Herrigunea

Eskualde: Durangaldea

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Eliza

Mendea: XVI

hiribildua.Época: Aro Berria

Beste Mendeak: XVIII

Estiloa: Errenazentista

Beste Estiloak: Gotikoa, Barrokoa

Balioa: Oso ona.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Otxandion dago Santa Marina eliza, herrigunean, eta oso handia da, eta oinean kanpandorre barroko ikusgarri bat du.

Habearte bakarreko oinplano sakona du, burualde oktogonala hiru hormatalekin, oinplanoan gurutzadura markatua, eta gurutze gangak.

Eraikinaren oinean ataripe gangatu handi bat dago, non ikus daitezkeen jatorrizko bi sarbide, arkua zertxobait zorroztua eta molduratua dutela; arkuak oso dobela handia du, Berpizkundean ohi zen bezalakoa.

Bada beste sarrera bat ere, dinteldua, dorrepean.

Kanpandorrea, oinplano karratukoa, bere lau aldeetan arku zorrotzekin zulatuta dago. Hiru atal ditu, altueraren heinean gutxituta eta balaustrada batekin mugatuta. Frantzisko Ibero arkitektoa gidari zela jaso zen eliza, 1752an, eta euskal barrokoan den handienetakoa da.

Hegoaldeko fatxadan ataripe handia dago, zuraje sabaiarekin, zutabe toskanarretan tinkatuta; oso taila onekoak dira zutabeok. Zorua harlauza handiz estalita dago.

`