Santa Marina ermita
FITXA
Izena: Santa Marina ermita
Herria: Markina-Xemein
Helbidea: Barinaga, 31a
Auzotegi: Barinaga
Eskualde: Lea-Artibai
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Ermita
Mendea: XVI
hiribildua.Época: Aro Berria
Beste Mendeak: XVIII
Estiloa: Errenazentista
Balioa: Oso ona.
Kontsebazioa: Eskasa zenbait gunetan
Jabetasun: Ondare Partikularra
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Akatsak: Akats txikiak estalkietako zenbait gune jakinetan. Akats txikiak gangetan oro har. Akats txikiak instalazioetan oro har.
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.
Beste Izenak: Santa MaÑe
Ermita hau muino batean dago, eta bertara iristeko Markina-Eibar errepidean ezkerretara dagoen saihesbide bat hartu behar da.
Oinplano angeluzuzeneko eliza da, bi isurkiko estalkia du eta burualdeko murruan kanpandorrea. Habeartea bi ataletan zatitzen da, hiru zutabe nagusi dekoraturen gainean altxatzen den koruarekin, eta bigarren atalean, alboetan, bi pilastrarekin. Gurutzaduraren gainean zurezko ganga faltsu bat dago.
Herri estiloko irudi geometrikoekin dekoratuta dago karela.
Sarreran, hegoaldeko horman, zirkuluerdiko arku bat du, eta iparraldeko horman arku eskartzano bat, gaur egun itxita.
Argia mendebaldeko horman dauden bi saieteratatik eta sarrera ondoan dagoen bao dinteldu batetik sartzen da barrura.
Kanpandorrea zurezkoa da, bi isurkiko estalkia du eta gurutze forjatu batez koroaturik dago. Gurutzadurako ohol horizontal eta bertikalak diamante puntaz dekoraturik daude. Kanpandorreak, 1639an Domingo Gandiagak eraikia, zaharberritzeko premia handia du, Bizkaian honelako bakarra baita.
Ermita manposteriaz egina da; ertzetan eta bao inguruetan harlanduz.