Santa Marina eliza
FITXA
Izena: Santa Marina eliza
Herria: Aramaio
Helbidea: Arexola
Auzotegi: Arexola
Eskualde: Gorbeialdea
Herrialde: Araba
Tipologia Orokorra: Eliza
Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa
Mendea: XVI
hiribildua.Época: Aro Berria
Beste Mendeak: XVII, XVIII
Estiloa: Gotikoa
Beste Estiloak: Errenazentista, Barrokoa
Balioa: Nahiko ona.
Kontsebazioa: Ona oro har. Teilaberritua.
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.
Eliza hau Gorbeiabarreneko Aramaio ibarrean dago, Arexola auzoan.
Oinplano angeluzuzena du, lau isurkiko teilatua eta burualde laua -sartaldean estuagoa eta baxuagoa da-, eta apaiz etxea eta sakristia erantsita dauzka sartaldean eta hegoaldean.
Habearte bakarra du, bi ataletan zatitua, zabala eta zurezko egiturarekin itxia. Apaiz etxean kokatuta dagoen zirkuluerdiko arku batetik barrena sartzen da elizan; hortxe bertan hasten da arkupea. Oinean zur landuz egindako korua dago, ezkerraldean eskailera bat duela.
Badu erretaula nagusi bat Santa Marina buru duena, eta alboetan beste bana XVIII. mendekoak, bata San Pedroren irudiarekin eta bestea Ama Birjina Sortzez Garbiarenarekin; azken horren jatorrizko irudia sakristian dago.