Itzuli orri osora

Santa Maria eliza

FITXA

Izena: Santa Maria eliza

Herria: Zeanuri

Helbidea: Elexondo,z/g

Auzotegi: Ibarguren

Eskualde: Arratia

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Eliza

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa

Mendea: XVI

hiribildua.Época: Aro Berria

Beste Mendeak: XVII, XVIII

Estiloa: Errenazentista

Beste Estiloak: Barrokoa

Balioa: Nahiko ona.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa.

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.

Deskripzioa eta oharrak:

Bizkaian, Arabarekin muga egiten duen Arratia eskualdean dago Zeanuri. Bertan aurkitzen da Santa Maria, herriko parrokia.

Basilika erako eliza da eta gurutzadura du. Bertako elementurik aipagarrienak honako hauek dira: kanpandorrea, sarbideak, alboko hormen ondoan mutur batetik beste muturreraino dagoen arkupea eta hormei erantsita dauden kontrahorma sendoak.

Kanpandorreak bi atal ditu: behekoan arku bat dago alde banatan ur bedeinkatu ontzia duela, eta idazkun bat 1751 datarekin. Goikoan, ertzetan, lau erremate ikusten dira, alakatuta; gainean, Berpizkundean ohi zen bezalako errematea du kanpandorreak. Dorrearen beheko atalean dagoenaz gainera beste bi sarrera ditu Santa Maria elizak, biak alboko hormetan. Batek ojiba arkua du eta besteak zirkuluerdikoa. Bietan dago ur bedeinkatu ontzi bana.