Itzuli orri osora

Santa Maria La Real eliza

FITXA

Izena: Santa Maria La Real eliza

Herria: Zarautz

Helbidea: Elizaurre kalea, z/g

Auzotegi: Herrigunea

Eskualde: Urola Kosta

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Eliza

Mendea: XVI

hiribildua.Época: Aro Berria

Beste Mendeak: XVIII

Estiloa: Errenazentista

Balioa: Nahiko ona.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Beste Izenak: Andre Maria Jasokundekoaren eliza

Deskripzioa eta oharrak:

Eliza hau Zarauzko herrigunean dago; hasierako dorreari, XVII. mendean, kanpai horma eta bi kanpai erantsi zitzaizkion.

Elizak gurutze latindar formako oinplanoa, habearte bakarra, burualde oktogono formakoa pilastretan oinarritutako kanoi erdiko gangarekin , korua eta gurutzadura ditu. Gurutzadurako arku formeroak estilo klasikoko zutabeetan oinarritzen dira.

Atzeko aldean okulu bat dago, beiraz apainduta.

Ezkerraldean bi portada ditu, gotikoa bata eta errenazentista bestea.

Barrualdean erretaula nagusia ikus daiteke, Andres Araozek egina; badirudi, hala ere, aitak hasi eta seme Joanek bukatu zuela. Bertan Jasokundearen irudikapen batzuk ageri dira. Gurutzadurako besoetako bakoitzean erretaula churrigueresko bana dago.

Kanpandorrea, Erdi Arokoa, elizako burualdeari atxikita dago, baina garai batean bereiz omen zegoen. Oinplano lauki formakoa du, eta lau garaiera. Oso bao gutxi ditu, eta horrek esan nahi du jatorriz izaera defentsiboa zuela, dauden hutsarte bakanak saietera eta leihatila ojibal zatituak baitira. Sarrera ojibala da, eta laugarren solairuan zortzi modiloi ageri dira oraindik ere. Kanpaientzako hiru hutsarte ditu.

Barrualdean Ama Birjinaren irudi gotiko bat ere badago.