Itzuli orri osora

Santa Maria eliza

FITXA

Izena: Santa Maria eliza

Herria: Tolosa

Helbidea: Santa Mari plaza, 2b

Auzotegi: Herrigunea

Eskualde: Tolosaldea

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Eliza

Mendea: XVI

hiribildua.Época: Aro Berria

Beste Mendeak: XVII, XVIII

Estiloa: Barrokoa, Neoklasikoa, Errenazentista

Balioa: Oso ona.

Kontsebazioa: Ona oro har. Eskasa zenbait gune jakinetan .

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Akatsak: Akats txikiak hormetako zenbait gune jakinetan.

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Tolosako erdigunean dago eliza; perspektiban begiratuta oineko fatxada bakarrik ikusten zaio, inguratu samartuta baitago.

Gipuzkoako eliza askok bezalaxe, Santa Mariak ere orain duen itxura lehendik zegoen eraikuntzaren gainean hartu zuen. XVI. mendeko bigarren erdialdean bazen Tolosan beste eliza bat, oraingoa baino askoz txikiagoa, baina 1503. urtean zati bati su eman zioten.

Harginak aldi askotan aritu ziren eliza berriro altxatzen; 1670. urtean ere horretan ari ziren, eta horrexegatik du elizak horren tankera hibridoa.

1781.urtean su hartu zuen eta Silvestre Perez arkitektoak berreraiki zuen; hark diseinatu zituen erretaulak eta zutabeak.

Oinplano basilikala du elizak, garaiera handiko hiru habearte ditu eta nerbio gangez -nerbio diagonalak eta tertzeleteak ditu- eta lokailu serie batez estalita dago. Hiru zutabe zilindriko paretan bermatuta daude nerbioak; zutabeok oinarria kubo formakoa dute, eta kapitel toskanarrez apainduta daude. Abside oktogonala du, baina ia ezkutatu egiten du erretaulak.

Erdiko habearteko arku formeroak zirkuluerdikoak dira, eta alboko habearteetakoak zorrotzagoak dira. Barrualdeko euskarriak zutabe lauki formakoak dira eta hormei atxikita daude. Kanpoaldean, horien parean, kontrahormak edo ostikoak ageri dira.

Oinean goi koru bat dago, hiru arku beheratutan eta azkeneko zutabe parean bermatuta. Korua handia da eta bertan dagoen organoa oso apaina.

Aldare nagusia gurutzaduran dago, plataforma handi batean kokatuta, eta bertara igotzeko, hiru aldetan, harmailak daude. Silvestre Perez arkitektoak egin zuen aldarea, XIX. mendean.

Bataiategiko portada XIII. mendekoa da, erromaniko trantsiziokoa, eta San Esteban ermitakoa zen; XIX. mendean San Esteban ermitak su hartu eta bertan zegoen portada Santa Maria parrokiara aldatu zuten, 1918. urtean. Arku zorrotzeko arkiboltak ditu eta hortzez, diamante puntaz eta xake itxurako formaz apainduta dago.

Oinean dagoen fatxada barrokoa benetan bikaina da. Martin Lanera beasaindarrak egin zuen 1761ean hasita.

Forma bertikal nabarmena du. Fatxadaren beheko aldean dago kokatuta arkupea Andre Maria Jasokundekoaren irudiarekin. Arkupearen gainean, alde banatan, lore handi batzuk ageri dira, eta erdian San Joan Bataiatzailea, herriko zaindaria, Santiago Manilik egina; santuaren gainean herriko armarria dago.

Fatxadak goreneko bi muturretan bi dorre txiki ditu eta kanpai horma oso dotore apainduta, eta bertan bi bao kanpaientzat, hauen ezker-eskuin piramide bana dela. Dorre txikien eta kanpai hormen tartean balaustrada bat dago alderik alde. Hiru okuluk eta kontrahormek fatxada ederrago egiten dute.

Gainerako fatxadak ia ez dira ikusi ere egiten, eta kontrahormak dituzte.

Alde eta atal bakoitzean zirkuluerdiko XVI. mendeko leihoak daude eta horietatik sartzen da argia; geroago egindako burualdean eta goi koruan ere badira kubo batzuk. Beirateak santuen irudiekin dekoratuta daude.

Fatxada nagusia, kareharrizko harlanduz egina, guztiz egoki kokatuta dago. Elizaren barrualdea emokatuta dago leiho, koru eta nerbioak izan ezik, zeinetan harlandua agerian dagoen.

Bada barruan ikusgarri franko:

- Pulpitua bere soinu-anplifikatzailearekin, ezkerraldeko bigarren zutabe pareari atxikita.

- Pablo Urangaren fresko batzuk elizako hormetan.

- Erretaulak, Silvestre Perez arkitektoaren lan neoklasikoa.

- Aldare nagusiko oihalean Andre Maria Jasokundekoaren irudia ageri da, 1929. urtean A. Zabala bergarar pintatzaileak egina.

- Sakristia eta ondoko geletan daude 1605. urtean Anbrosio Bengoetxeak Petronila Idiakez andrearentzat egin zuen erretaulatik gorde diren bi erliebe bakarrak; erretaula San Frantzisko elizan zegoen harik eta horren desamortizazioa etorri zen arte.