Itzuli orri osora

San Andres eliza

FITXA

Izena: San Andres eliza

Herria: Aramiñon

Helbidea: La Fuente,9

Auzotegi: Aramiñon

Eskualde: Añana

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Eliza

Mendea: XVII

hiribildua.Época: Aro Berria

Beste Mendeak: XV, XVI, XVIII

Estiloa: Barrokoa

Beste Estiloak: Errenazentista, Gotikoa

Balioa: Nahiko ona.

Kontsebazioa: Ona oro har. Esakasa zenbait gune jakinetan

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Herriko sarreran dagoen eliza honek arkupea eta kanpandorrea ditu.

Eraikin ia exentua da, gurutze latindar formako oinplanoa duena, hiru ataleko habeartea eta burualde estuagoa, gurutzadurako besoetan kaperak eta oinean korua. Sakristia eskuinaldean erantsita dago eta kanpandorrea, berriz, mendebaldeko horman. Ertz gangaz estalita dago gurutzadurako alboetan izan ezik, ezker besoak esferaerdiko ganga obalatua baitu eta eskuinekoak kupula linternarekin. Korua, arku beheratu batekin, zutabe eta pilastretan bermatzen da.

Sarbidea elizaren hegoaldean dagoen arkupean dago: aurrealdean bi arku ditu eta beste bat alboan, zeinak uztaia eta barnealde kaxeztatua dituen eta fuste nabarmeneko zutabe batean bermatzen den. Goiko aldean gotzain baten armarria ikus daiteke. Portada zirkuluerdiko arku molduratuan dago, eta horrek oinarri gotikoen gainean ezarritako baketoia du.

Sakristiak oinplano angeluzuzena du eta ganga obalatua.

Kanpandorreak, mendebaldeko atalean, iparraldeko eta hegoaldeko aldeetan arku bana du, eta bina arku beste bietan. Kanpai gorputzean, angeluetan, pinakuluak ageri dira, eta kapitel batek errematatzen du.

Barrualdean nabarmen dira estilo barrokoko erretaula nagusia, eskuin besoko kaperan Sortzez Garbiaren margolan bat eta ezkerreko kaperan Jesusen Bihotzaren erretaula, biak ere estilo barrokokoak eta, horiez gainera, bataiarri bat eta kaperetan bi armarri.