Itzuli orri osora

Trinitario eliza

FITXA

Izena: Trinitario eliza

Herria: Getxo

Helbidea: San Martin etorbidea , 6 / Hirutasuna, 11

Auzotegi: Algorta

Eskualde: Uribe Kosta

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Eliza

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa

Mendea: XX

hiribildua.Época: Orainaldiko Aroa

Beste Mendeak: XIX

Estiloa: Historizista, Neobizantziarra

Balioa: Nahiko ona

Kontsebazioa: Ona oro har

Jabetasun: Ondare erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Eraikintza Data: 1926

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Autorea: Pedro Guimon Egiguren

Deskripzioa eta oharrak:

Algortan dago, Aita Trinitarioen komentuari atxikita; burualdean kanpandorrea dauka.

Komentu bezala eraiki zen, 1890ean, Jose Maria Basterra arkitektoaren gidaritzapean, baina 1926an erre egin zen eta berriro eraiki behar izan zuten Pedro Guimon arkitektoaren planoen arabera. 1965ean handitu eta parrokia bihurtu zen 1977an.

Gurutze latindar formako oinplanoa du, habearte bakarra, absidea eta alboetan absidiolo zirkuluerdi formakoak, estalkia isurki askokoa, eta linterna zinborioa, azken hau oktogonala eta gurutzaduran almenaduna.

Eskuinaldean dago fatxada, eta bertan portada, zirkuluerdiko arkuarekin; zutabe elkarri atxikietan bermatuta dago arkua, eta zutabe horien kapiteletan historiak kontatzen dira; gainera, portadan sei zirkulu ageri dira motibo geometriko desberdinekin. Horien gainean arrosa leiho beiratua eta bi leiho zirkulu formako ikusten dira.

Euskal, gaztelau eta katalan erromanikoa tartekatzen da apaingarrietan, eta, portadaz gainera, azpimarragarri dira estalkietako arku txiki itsuak eta modiloi antropomorfoak.

Manposteriaz egina da, tartean adreilu zerrendak direla; baoen ertzak eta ingurua harlanduzkoak dira.

Eskuinaldean gela batzuk daude atxikita, arkupe neorromanikoz estalita.