Tabirako San Pedro eliza
FITXA
Izena: Tabirako San Pedro eliza
Herria: Durango
Helbidea: Tabira kalea,z/g
Auzotegi: Tabira
Eskualde: Durangaldea
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Eliza
Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa
Mendea: XVI
hiribildua.Época: Aro Berria
Beste Mendeak: XV, XVIII
Estiloa: Errenazentista
Beste Estiloak: Gotikoa, Barrokoa
Balioa: Oso ona.
Kontsebazioa: Ona oro har.
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Eraikintza Data: 1525
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.
Durangoko Tabira auzoan dago Berpizkundeko San Migel eliza. 1974an zaharberritu zuten: orduan eraiki zen arkupea eta konpondu ziren hainbat egoitza. Horren ondorioz, gaur egun oso txukun dago. Iparraldean Arrosarioko Ama Birjinaren ermita dauka erantsita: eliza barroko ederra. Horren barruan gorde ziren Durangoko konde-kondesen gorpuak.
Oinplanoak forma angeluzena du eta bi ataleko habearte bakarra, gurutze ganga bakun batek estalia. Estalki horri kapitel leuneko pilareek eusten diote. Bestalde, elizako angeluetan ertz askoko pilareak daude.
Bi sarrera ditu, biak arkupeak babestuta. San Pedroren sarrera, hegoaldean, zirkuluerdiko arku dobelatu batek osatzen du; Arrosarioko Ama Birjinaren ermitara ematen duena, sarrera dinteldua da.