Itzuli orri osora

Santo Kristo ermita

FITXA

Izena: Santo Kristo ermita

Herria: Turtzioz

Helbidea: La Iglesia(La Puente) 38a

Auzotegi: La Iglesia(La Puente)

Eskualde: Enkarterriko Haranak

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Ermita

Mendea: XVIII

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Barrokoa

Balioa: Nahiko ona.

Kontsebazioa: Ona oro har

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Eraikintza Data: 1778

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.

Deskripzioa eta oharrak:

Villaverde Turtzioz errepidearen ondoan dago ermita hau, eta garai batean jabetza pribatua izan zen.

Oinplano latindarra du habearte bakarrarekin, eta burualde laua. Alboetan kapera batzuk ditu eta gurutzaduran laranjaerdi formako kupula. Pixka bat goratuta dago presbiterioa eta bertara harmaila batzuetatik igotzen da.

Sarbideko fatxada oinean dago eta sarrera dinteldua du, moldura lerronahasi batekin inguratua. Batetik bestera alderen alde egiten duen inposta baten gainean dago bigarren solairua, eta okulu bat ikusten da bertan.

Gorenean harrizko erlaitz bat ageri da eta, horren gainean, gorputz bakarreko kanpai horma bat bao batekin eta kanpai txiki batekin; frontoi gurutzedun batek errematatzen du.

Manposteriazkoa da ermita, baina harlandua ageri da ertzetan, baoen inguruetan eta sarbideetan, baita fatxada nagusiko zati batean ere.