Santo Kristo Humilladeroa
FITXA
Izena: Santo Kristo Humilladeroa
Herria: Markina-Xemein
Helbidea: Abezua, z/g
Auzotegi: Parte Zaharra
Eskualde: Lea-Artibai
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Ermita
Mendea: XVI
hiribildua.Época: Aro Berria
Estiloa: Errenazentista
Balioa: Oso ona.
Kontsebazioa: Zenbait gunetan eskasa.
Jabetasun: Ondare Partikularra
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Eraikintza Data: 1521
Akatsak: Akats txikiak hormetako zenbait gune jakinetan. Akats larriak zenbait elementu apaingarri jakinetan.
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.
Markina-Xemeingo Prado pasealekuan dago Murga familiaren eraikin hau; haien etxea ere bertatik gertu dago.
Beste bati eratxikia dago lauki formako oinplanoa duen eraikin hau. Estalkiak lau isurki ditu eta gurutze forjatu batek errematatzen du. Lau pilare oktogonal gotiko berantiarretan tinkatuta aurkitzen da, eta aurrealdean manposteria emokatuz eginiko trazuak ageri dira. Hormaz itxita dago beherenean eta burdin sare forjatu barrokoaz gorenean.
Teilatu hegala harburuekin apainduta dago, eta harburuetan landareak ageri dira zizelkatuta; era berean, hegala enborretan bermatuta dago, zeinak bi muturretan zizelkatuta dauden.