San Bartolome ermita
FITXA
Izena: San Bartolome ermita
Herria: Laudio
Helbidea: Larra, 15
Auzotegi: Larra
Eskualde: Aiaraldea
Herrialde: Araba
Tipologia Orokorra: Ermita
Mendea: XV
hiribildua.Época: Erdi Aroa
Estiloa: Gotikoa
Balioa: Nahiko ona.
Kontsebazioa: Ona oro har
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Akatsak: Akats txikiak estalkietako zenbait gune jakinetan
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.
Ermita arkupedun hau Laudioko Larra auzoan dago.
Elizak oinplano sakona eta habearte bakarra ditu. Teilatuak, barrutik, habeak ditu agerian, lau zutabe zuzenen gainean finkatuta, eta horiei alboetan atxikita herri eskulangintzako motiboak landuta dituzten zutoin batzuk daude.
Koru dinteldu bat du, zurezko egiturarekin eta hortz eta xake itxurako ildaska batzuekin dekoratua. Sakristia bat ere bada, baina ez du interes arkitektonikorik.
Arkupea eraikinaren eskuineko aldean dago, isurki bakarreko estalki baten azpian. Estalkiak zurezko egitura du eta lau zutabe zuzenen gainean oinarritzen da.
Arkupe horretan dago portada, arku zorrotz eta arkibolta baketoidunekin. Kanpoaldean, arku konopiala dago, XV. edo XVI. mendeko bi mentsularen gainean bermatuta; barrualdean arku hori da. Esan behar da, gainera, ateko sarraila oso aspaldikoa dela.
Fatxada nagusian, elizaren oinean, beste portada bat dago. Arku zorrotz dobelatua du, moldura gotikoarekin. Fatxadaren erdian adreiluzko okulu moderno bat ageri da, kanpoaldean hormigoi molduratua duena.
Manposteriazko kanpai horma batek errematatzen du eraikina, bi baokoa eta frontoi hiruangeluarrekoa, okulu txiki bat eta goi-goian gurutze bat duena. Alboetan, fatxada osoa hartuz, piramide bana ikus daiteke.
Sarreraren ezkerraldean leihatila dinteldu bat dago, sarraila forjatuarekin.
Eliza manposteriaz egina da, baina ertzetan harlanduz; barruan, terrazo zorua dauka.
Barrualdean, teilatuaz gain, koru azpian dagoen bataiarri leuna nabarmentzen da.