Itzuli orri osora

San Bartolome eliza

FITXA

Izena: San Bartolome eliza

Herria: Elgoibar

Helbidea: Foruen Plaza

Auzotegi: Herrigunea

Eskualde: Debabarrena

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Eliza

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa

Mendea: XVII

hiribildua.Época: Aro Berria

Beste Mendeak: XVIII

Estiloa: Barrokoa

Balioa: Oso ona

Kontsebazioa: Ona oro har

Jabetasun: Ondare erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

San Bartolome eliza Elgoibarko Foruen Plazan dago. Otoitz egiteko lekua herritik gertu nahi zutela eska eta eska ari ziren bertako eliztarrak eta, eskari horiei erantzunez, eliza berria altxatzeko eskubidea eman zien Felipe III.ak XVII. mende hasieran; hain zuzen horrexegatik ageri da kanpandorrean errege armarria. Egia ere da ordea, baimena lortu arren, gutxi gorabehera mende bat geroago hasi zirela eliza jasotzen. Hori dela eta proiektuan eta eraikuntzan aldaketa bat baino gehiago egin zen. 1777an bukatu ziren lan nagusiak.

Oro har, oinplano latindar formakoa du elizak, habearte bakarra, gurutzadura eta presbiterio bat sakristiekin komunikatuta. Azpimarratzekoa da sarbide nagusiaren gainean altxatuta dagoen kanpandorrea. Eliza honi buruz xehetasun gehiago eskaintzea merezi du.

Sarrera nagusia, elizaren oinean dagoena, ez da bakarra, arkupean, elizaren bi alboetan, sarbide bana baitago. Eraikinaren bi alboetan jarraian dago arkupea, eta sarbide nagusiarekin bat egiten du dorrepean. Arkupeak eta dorreak, horiexek osatzen dute fatxada nagusia. Arku zorrotzaren forma du sarrerak; arku zorrotz horren gainean alde batetik bestera burdinazko eskudel bat dago, eta hori guztia errege armarriak koroatzen du. Erlaitz batek bereizten ditu ezkilategia eta eliza bera. Ezkilategia harroin batez eta lauki formako sotabasa batez osatuta dago, eta horien izkinetan pinakuluak ikusten dira eta laranjaerdiko kupula batek errematatzen du.

Eliz barruan sartzen bagara habeartea hiru ataletan zatituta dagoela ikusiko dugu; handiena, oinean dagoena -fatxadatik gertuen dagoena alegia- kanoi ganga ilargixkadunekin estalita dago, eta ilargixka horiek pilare handi kapitel doriarrez horniturikoetan bermatuta daude. Habearte hori gurutzadurak zeharkatzen du; gurutzaduraren gainean kupula bat dago, lau matxoitan tinkatuta.

Presbiterioa habeartea baino goraxeago dago eta alde banatan sakristiako gelak ditu; horietako bat, gaur egun, kapera bihurtu da. Azpimarragarri dira Elizako lau doktoreen irudiak, Inazio Aranak eginak, eta erretaula, Justinianik egina.