San Bartolome eliza
FITXA
Izena: San Bartolome eliza
Herria: Areatza
Helbidea: Askatasun kalea, 30
Auzotegi: Herrigunea
Eskualde: Arratia
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Eliza
Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa
Mendea: XVI
hiribildua.Época: Aro Berria
Beste Mendeak: XV, XIX
Estiloa: Errenazentista
Beste Estiloak: Gotikoa, Neoklasikoa
Balioa: Oso ona
Kontsebazioa: Ona oro har.
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Eraikintza Data: 1944
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa
San Bartolome elizak oinplano basilikala du gurutzadurarekin, eta bertan aipagarri dira, arkitekturari dagokionez, bere fatxada bikaina, bi gorputzeko kanpandorrea fatxadaren albo bati atxikia eta burualdea, forma angeluzuzenekoa, zeina kanpoaldera nabarmentzen den.
Arkupea elizaren oinean dago eta bertan arrosa leiho bikain bat beirate polikromatu batekin. Alboko hormetan hiru eta lau estribo daude atxikita ezkerrekoari eta eskuinekoari hurrenez hurren. Ezkerreko horman sarbide bat dago ojiba formakoa, eta bertako giltzarrian gurutze loratu bat, herri estiloan landutako hainbat zirkulurekin. Horien gainean dagoen idazkun batean 1344. urtea aipatzen da. Albo hormetako zati batean eta eraikinaren oinean luzatzen da arkupea. Arkupeari eusten dioten zurezko oinarri batzuetan ageri den taila aski nabarmena da.