Itzuli orri osora

San Bartolome eliza

FITXA

Izena: San Bartolome eliza

Herria: Amezketa

Helbidea: Eliz kalea,z/g

Auzotegi: Ergoiena

Eskualde: Tolosaldea

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Eliza

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa

Mendea: XVI

hiribildua.Época: Aro Berria

Beste Mendeak: XVII, XVIII

Estiloa: Barrokoa

Beste Estiloak: Errenazentista

Balioa: Oso ona.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa.

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.

Deskripzioa eta oharrak:

Eliza hau Ergoiena auzoan dago, Amezketa udalerri gipuzkoarrean, Tolosaldean.

Oso eraikuntza gorabeheratsua izan zen, 1547 inguruan hasi eta 1766 arte ez baitzen bukatu, hasieran lanak egiteko kargua zutenek beren egitekoak bete ez eta auzi eta demanda dinamika bati ekin zitzaiolako. Eta gauzak luzatu zirelako eraikuntzan, aldi desberdinetan, hargin maisu askok aritu behar izan zuen.

Elizak areto erako oinplanoa du, habearte bakarra eta burualde poligono formakoa, ilargixka gangaz estalitako lau atalekin, lehen atala izan ezik, hau zabalagoa eta ertz gangaz estalita baitago. Kanpoaldean, burualdean izan ezik, ez du kontrahormarik, baina barrualdean bai, eta horien fronteetan pilastrak daude atxikita; pilastren gainean, hain zuzen, bermatzen dira zirkuluerdiko arku fajoiak. Barrualdea emokatuta dago, eta arku fajoietan eta kontrahormen fronteetan harlandua ageri da, batzuetan emokatuta egindako harlanduaren imitazioa bada ere. Korua, hau ere harlanduzkoa, kasetoiz apaindutako arku karpanel baten gainean dago, eta bertara epistola aldeko eskailera batetik igotzen da.

Argia epistola aldeko atal bakoitzean dagoen leiho banatatik eta burualdean ebanjelio aldean dagoen beste batetik sartzen da. Korupean, alde banatan, zirkuluerdiko baoak daude. Sakristia epistola aldean erantsita dago, burualdearen ondoan. Sarrera nagusia oinean dago eta bestea epistola aldean.

Kanpoaldean eliza harlanduz egina da. Kanpoko horma leuna da, burualdean izan ezik, bertan oktogonoa nabarmentzen duten kontrahormak baitaude. Kontrahormarik ezak areagotu egiten du elizaren forma geometrikoa.

Sarrea nagusiak dorrea zeharkatzen du; dorre hau oinean dago, zirkuluerdiko arku baten bitartez zentratuta. Sarrera babestuz atari bat dago egitura zurezkoarekin. Kanpandorrea oinplano angeluzuzenekoa da eta hiru atal ditu; goikoak zirkuluerdiko arkua du alde bakoitzean, kanpaientzat. Lau isurkiko kanpai horma bat du gainean, aurreko aldean zirkuluerdiko bi bao dituena.

Barruko elementu apaingarrien artean burualdeko erretaula aipagarri da, 1730ekoa, churriguereskoa, hala ere baliteke aldi desberdinetakoa izatea. Santa Anaren irudia nabarmentzen da, Ama Birjina besoetan duela eta Haurra biluzik. Barruko kontrahormen artean XVII. eta XVIII. mendeetako erretaula barroko zenbait daude.

Zorua zurezkoa da, eta oholak altxa daitezke bertan azpian dauden hilobietara joan ahal izateko. Asentuak, bide horretan laguntzeko, harlanduzkoak dira, eta bakoitzak euskal hileten elementu tipikoa den argizaiola bana du.