San Antonio Paduakoaren Humilladeroa
FITXA
Izena: San Antonio Paduakoaren Humilladeroa
Herria: Zeberio
Helbidea: Ermitarri, 9
Auzotegi: Ermitarri
Eskualde: Arratia
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Ermita
Mendea: XVIII
hiribildua.Época: Aro Berria
Estiloa: Barrokoa
Balioa: Nahiko ona.
Kontsebazioa: Ona oro har. Zenbait gunetan eskasa.
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Eraikintza Data: 1731
Akatsak: Akats txikiak hormetako zenbait gunetan.
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.
Autorea: Tomas Goia
Zeberioko Ermitabarri auzoan dago humilladero hau.
Oinplano angeluzuzena du, absidea oinplanoan markatua, gurutze ganga eta estalkia hiru isurkikoa.
Nabarmena da arkupea: harrizko bost zutabe ditu, guztiak idulkien eta basamentuaren gainean bermatuta, eta bertan burdin forjatuzko burdin sare handi bat dago, zirkuluerdiko arku handi batean sartuta.
Fatxada nagusia eta alboetako kontrahorma edo ostikoak harlanduzkoak dira; gainerako guztia manposteria agerian duela egina da.
Barruan, hiru gorputzeko erretaulan, San Antonio Paduakoaren, Santa Teresa Avilakoaren, Santa Anaren, Ama Birjina eta Umearen, San Jose eta Jesus Haurraren irudiak ageri dira.