San Anton eliza
FITXA
Izena: San Anton eliza
Herria: Bilbo
Helbidea: Erribera, 24
Auzotegi: Parte Zaharra
Eskualde: Uribe Kosta
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Eliza
Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa
Mendea: XV
hiribildua.Época: Erdi Aroa
Beste Mendeak: XVI, XVIII
Estiloa: Gotikoa
Beste Estiloak: Errenazentista, Barrokoa
Balioa: Oso ona.
Kontsebazioa: Ona zenbait gune jakinetan. Eskasa oro har.
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Akatsak: Akats larriak hormetako zenbait gunetan. Akats larriak estalkietako zenbait gunetan. Akats larriak elementu apaingarrietako zenbait gunetan.
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa
Autorea: Silvestre Perez
Bilboko Parte Zaharrean, eliza gotiko zahar baten gainean, eraiki zen San Anton. Gerora elementu berriak erantsi zitzaizkion: kaperak, sakristia, arkupea eta portada errenazentista. Kanpandorrea, esate baterako, XVIII. mendekoa da.
Oinplano irregularra du, hirigintza arazoak direla-eta etxe artean sartuta dagoelako; hiru habearte ditu, erdikoa alboetakoa baino handiagoa, eta burualde zuzena.
Hona hemen zehaztasun gehiago gainerako elementuez. Pilare zilindrikoek eusten diote habearteen estalkiari; pilare hauek zutabe txiki batzuk dauzkate atxikita eta horien kapitelak bola eta basa zulatutakoz apainduta daude. Bizkaian oso portada errenazentista gutxi da, eta horietako bat da San Antongoa. Trazeria zabala du, arkupea eta balkoi jarraitua. Sarbidea beheratua da, nitxoekin eta zirkuluerdiko frontoiekin. Baoei dagokienez, batzuek arku zorrotza dute eta, beraz, guztiz gotikoak dira; beste batzuek, aldiz, zirkuluerdiko arku trilobulatua dute. Kanpoaldetik begiratuta dorre bat ikusten da, eta bertan zizelkatuta, estilo barrokoan, hiriko armarriak. Gaur egungo kanpandorreak barne kupula, bola eta haize orratza ditu.
Harlanduz egina da eliza. Barruan badira erretaula batzuk, eta horietatik zenbait, errenazentistak dira. Hagitz nabarmena da kapera batean ikusten den burdin sare forjatua.