Itzuli orri osora

San Andres parrokia

FITXA

Izena: San Andres parrokia

Herria: Gasteiz

Helbidea: Eztarrona, z/g

Auzotegi: Eztarrona

Eskualde: Arabako Lautada

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Eliza

Mendea: XV

hiribildua.Época: Erdi Aroa

Beste Mendeak: XVI

Estiloa: Gotikoa

Beste Estiloak: Errenazentista

Balioa: Nahiko ona

Kontsebazioa: Zenbait gune jakinetan ona. Zenbait gunetan eskasa.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Akatsak: Akats txikiak hormetako zenbait gunetan. Akats larriak estalkietako zenbait gune jakinetan. Akats txikiak zenbait elementu apaingarri jakinetan.

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Muino baten tontorrean dago eliza, Eztarrona herrian.

Areto formako oinplanoa du elizak eta oinean lauki formako kanpandorrea; habearte bakarra du, bi atalekoa, abside poligonala eta gurutzadura. Azpimarragarri dira Iñigo Zarragak 1562tik 1579ra egin zituen portada, korua eta dorrea.

Arkupetik du sarrera. Arkupeak, petxinetan finkatuta, ganga obalatua du, eta ederra da portada errenazentista, hiru gorputzeko kapitelez jantzitako pilastra ildaskatuen bidez zatikatua. Alboetan nitxoak ageri dira, zirkuluerdi formako arkuekin, eta marrazki geometrikoak dituzte beheko aldean eta kartelak goikoan.

Erdian dago ate dinteldua, mentsula eta janbetan finkatua. Gainean friso bat aingeruen buruekin, eta erdian San Andres, oso neurri handikoa, azpiko frisoa hautsiz. Frontoiaren bi alboetan Aingeruaren eta Mariaren irudiak ageri dira, eta gorenean Aita Betierekoarena.

Eliz barruko gangek tertzeleteak eta lokailuak dituzte habeartean; presbiterioak ganga izartua du. Zutabeak ildaskatuak dira kapitel apaindutakoekin.

Oinean oso koru polita du, eskultura lan bikainarekin, eta portikoa eta kanpandorrea egin ziren garaikoa da.

Sakristia, XVI. mende hondarrekoa, tertzeletez apainduriko gurutze-gangaz estalita dago.

Oinari atxikita dagoen kanpandorreak oinplano angeluzuzena du.