Itzuli orri osora

San Andres eliza

FITXA

Izena: San Andres eliza

Herria: Mutriku

Helbidea: Astigarribia, z/g

Auzotegi: Astigarribia

Eskualde: Debabarrena

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Eliza

Mendea: XI, XIX, XX

hiribildua.Época: Aro Berria

Beste Mendeak: XVI

Estiloa: Baserri estilokoa

Beste Estiloak: Prerromanikoa

Balioa: Oso ona.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Astigarribiako San Andres eliza, Mutrikuko izen bereko auzo txikian dago, Deba ibaiaren alboan. Harrizko galtzada baten ondoan dago eliza eraikita. Hortik igarotzen ziren kostaldeko bidetik Santiagora zihoazen erromesak.

Oinplano angeluzuzena du eta estalki isuri bikoa; elizpea isuri batekoa da eta fatxada osorik babesten du. Estalki gainean, oinean, kanpandorre txiki bat ageri da, planta angeluzuzenekoa, eta honek baoak ditu kanpaiarentzako, zirkuluerdiko arkuekin.

Elizak habearte bakarra du baina bikoitza, eta horrexegatik eliza bat beste baten barruan dagoela dirudi; xehetasun honek oso berezia egiten du.

Manposteriazko eraikina da; ertzak harlanduz eginak dira, baita bao eta saietera ondoak ere.

Fatxada nagusiak sarbide dinteldua du kareharrizko harlandu handiz eta hiru saieteraz inguratua.

Barrualdea manposteriazkoa da; burualdea laua da eta korua, zurezkoa, atzean goian du.

Elizako gauzarik nabarmen eta aipagarriena burualdean dagoen leihatea da: ferra arku bikain-bikaina du arkiboltekin, eta itxura guztien arabera prerromanikoa da. Aro horretako bakarra da Gipuzkoan.

Kanpandorrea iparraldeko fatxadako lehenengo atalari atxikita dago.