San Andres eliza
FITXA
Izena: San Andres eliza
Herria: Eibar
Helbidea: Toribio Etxeberria, 26
Auzotegi: Herrigunea
Eskualde: Debabarrena
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Eliza
Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa
Mendea: XVI
hiribildua.Época: Aro Berria
Beste Mendeak: XVII
Estiloa: Errenazentista, Barrokoa
Balioa: Oso ona.
Kontsebazioa: Ona oro har. Eskasa zenbait gune jakinetan.
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Akatsak: Akats txikiak zenbait elementu apaingarri jakinetan.
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa
San Andres da Eibarko elizarik garrantzizkoena. Baliteke antzinakoa estilo erromanikoan egina izatea, horren aztarnarik oraindik ere bada eta. Garai hartakotik San Pedroren irudia bakarrik gordetzen da, ezer gehiago ez.
Areto erako oinplanoa du gaur egun elizak, eta hiru habearte ditu hiru ataletan zatituta. Gauza bitxia bada ere, bi abside ditu, XVII. mendean norabidez aldatu zuten eta. Habearteak estaltzen dituzten ganga guztiek gurutzadura konplexua dute, eta horien giltzarriak erliebe bikainez apainduta daude. Gangetako nerbioak hiru zutabe paretan daude bermatuta; zutabeok estilo klasiko desberdinekoak dira. Korua, aldiz, pilare zilindriko lodietan dago bermatuta. Kanpandorreak, Frantzisko Isasik egina, harroin poligonala du eta bertan baoak eta erlojuak ageri dira. Gorago dago ezkilategia, eta are gorago kupulatxo bat, pinakulu altuz hornitua, gainean gurutze bat duela.
Iparraldetik portada plateresko oso polita du elizak; zirkuluerdiko arkua dauka moldura bakun batez inguratuta. Alde banatan oinarri altuetan dauden bi zutabek mugatzen dute multzo osoa. Egilea nor izan zen eta portada noiz egin zen esaten da gainean -Gabriel Ubilla, 1545-. Nitxo bat ere badago, hutsik ordea. Frontoi txiki batek eta alboetan dauden pinakuluek errematatzen dute portada. Atrio batek babesten du portada, eta atrioa zirkuluerdiko arkuz hornitutako galeria batek osatzen du. San Andresen azpian beste portada bat dago, oso bakuna, estilo barrokoan egina. Hegoaldean bada ate handi bat bere arku zorrotzarekin; egun itxita dago.