Gaztelugatxeko San Joan ermita
FITXA
Izena: Gaztelugatxeko San Joan ermita
Herria: Bermeo
Helbidea: Gaztelugatxe, z/g
Auzotegi: Gaztelugatxe
Eskualde: Busturialdea
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Ermita
Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa
Mendea: XX
hiribildua.Época: Orainaldiko Aroa
Beste Mendeak: XIX
Balioa: Oso ona
Kontsebazioa: Ona oro har
Jabetasun: Udal Ondarea
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa
Bizkaiko kostaldean, Villano eta Matxitxako lurmuturren artean dagoen uharte baten izena da Gaztelugatxe. Uhartearen erpinean dago San Joan ermita. Bermeotik irten eta kostaldetik barrena sartaldera doan errepidea hartzea komeni da bertara joateko. Gaur egun uhartea lehorrarekin lotuta dago igarobide artifizial baten bidez.
Badirudi orain ermita dagoen lekuan X. mendean gaztelu bat zegoela, Alfontso XI.aren kronikan aipatzen dena. Gauza jakina da, bestalde, nekropoli bat zegoela bertan eta hezurrak ageri zirela ermitaren inguruan eta barruan; baina urtea etorri urtea joan, askotan berritu da eta horregatik antzinako hilerria ingurugirotik kanpo geratu da.
Gaur egun uhartearen erpinean dagoen San Joan ermita honek oinplano angeluzuzena du, habearte bakarra eta burualde poligonala. Bi sarrera ditu: horietatik lehenbizikoa ermitaren oinean dagoena da, fatxadan. Sarrera honetan zirkuluerdiko arku peraltatu bat nabarmentzen da, eta horren azpian begi bakarreko kanpai horma ikus daiteke. Arkuaren gainean, maskor itxurako hondo batean, gizon bizardun baten aurpegia ageri da. XIX. mendean ermita berritzen parte hartu zuten pertsonen berri ematen da bi idazkunetan. Hegoaldetik bada beste sarrera bat zirkuluerdiko arkuarekin. Teilatua isuri bikoa du. Manposteriazkoa da eraikina eta hormigoiz zarpeatuta dago.