Itzuli orri osora

Santa Maria eliza

FITXA

Izena: Santa Maria eliza

Herria: Urduña

Helbidea: Andra Mari plaza, z/g

Auzotegi: Parte Zaharra

Eskualde: Orozko-Urduña

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Eliza

Mendea: XV

hiribildua.Época: Erdi Aroa

Beste Mendeak: XVI,XVIII, XIX

Estiloa: Gotikoa

Beste Estiloak: Errenazentista, Barrokoa, Neoklasikoa

Balioa: Oso ona.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Eraikintza Data: 1440

Akatsak: Akats txikiak hormetako zenbait gune jakinetan. Akats txikiak estalkietako zenbait gune jakinetan.

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Urduñako herrigune historikoan dago Santa Maria eliza: hiru habearte ditu, oinean dorre-arkupe handia eta sakristia, askoz geroago, lauki formako burualdearen alde batean atxikita.

Burualdeak, ingurabide batez inguratuta dagoelako, gotorleku baten itxura du.

Erdiko habeartea alboetakoa baino zabalagoa da, eta horren oinean dago goi korua. Gurutze gangak dauzka, era askotariko izar konplexu samarrez hornituta; gangak zutabe atxikitakoetan tinkatuta daude.

Alboetan, kontrahormen artean, kapera batzuk daude; sarbidea zirkuluerdiko arkuarekin dute, eta burdin sarea forja barrokoan egina.

Kanpoaldean, oinean, dorre-arkupe handi bat dago, 1788. urtean egin zen ataripeaz inguratuta. Ataripea Manuel Martin Karrerak egin zuen.

Manposteriazko obra da, baina hargintzako asko ere bada, batez ere fatxada nagusian eta burualdean.

`