San Agustin Komentua
FITXA
Izena: San Agustin Komentua
Herria: Durango
Helbidea: San Agustinalde8, 10
Auzotegi: San Agustinalde
Eskualde: Durangaldea
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Komentua
Mendea: XVII
hiribildua.Época: Aro Berria
Beste Mendeak: XX
Estiloa: Barrokoa, Klasizista
Balioa: Nahiko ona.
Kontsebazioa: Ona oro har.
Jabetasun: Udal Ondarea
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.
Beste Izenak: San Agustin Ospitalea
Eraikin hau jatorriz agustindarren komentua zen. 1594. urtean inauguratu zen herriko behartsu eta gaixoen Ospitale izateko. Pedro Orozketak fundatu zuen. Gaur egun eraberriturik dago eta zahar etxe bilakatu da.
Eraikinak oinplano angeluzuzena du hiru garaierarekin; harlanduzko fatxada nagusian inpostek bereizten dituzte garaiera horiek. Eskuin alboko fatxada San Agustin elizari atxikita dago.
Beheko solairuan, erdian, sarbide bat dago eta, alboetan, hiru leiho pare simetriko, burdin sare korapilodunek babestuta. Hegoaldeko muturrean zegoen leihoa ate bilakatu da denboraren poderioz. Inposta batek bereizten ditu beheko solairua eta lehenbizikoa, eta elkartzen ditu klausura eta eliza; inpostak moldura lau eta konbexuak ditu.
Lehenbiziko solairuak garaiera txikia du eta bertan hamabi leiho ardatz daude irekita. Lehenbizikoa eta atzetik hasita hirugarrena balkoiak dira, fatxadaren garaiera berean. Xafla zabaleko inposta leun batek bereizten ditu lehen eta bigarren solairuak. Bigarren solairuan hamabi bao handi daude gingilez inguratuta. Lehenbizikoa eta atzetik hasita hirugarrena, lehen solairuan bezala, balkoiak dira, eta bosgarrena eta seigarrena, mentsula molduratu handi baten gainean, balkoi batek elkartzen ditu.
Erlaitz irten handi batek errematatzen du eraikina; erlaitzak moldura zuzenak eta konkabo-konbexuak ditu; eraikinaren hegala harburu bikoitz kiribildunekin hornituta dago.
Erdiko ardatza armarriekin apainduta dago lehen eta bigarren solairuan. Armarrietan ordenako armak ageri dira.
Barruko patioa, balkoietako forja lana eta fatxada nagusiko bi armarriak ororen gainetik nabarmentzen dira.