Salbatzailearen eliza
FITXA
Izena: Salbatzailearen eliza
Herria: Gaubea
Helbidea: Saturnina Salazar, 19
Auzotegi: Getaria
Eskualde: Añana
Herrialde: Araba
Tipologia Orokorra: Eliza
Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa
Mendea: XVII
hiribildua.Época: Aro Berria
Beste Mendeak: XV, XVI
Estiloa: Barrokoa
Beste Estiloak: Gotikoa, Errenazentista
Balioa: Nahiko ona.
Kontsebazioa: Ona oro har.
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Eraikintza Data: 1910
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.
Gaubeatik gertu, Mota auzoan dago Salbatzailearen eliza.
Zirkulu formako oinplanoa du elizak, eta petxinen gainean bermatuta dagoen gurutze gangak itxitako kupula batek estalita dauka burualdea. Eliza, barrualdean, hiru habeartetan zatituta dago. Habearteak ertz gangaz estalita daude; gangak elkarren artetik arku fajoi batzuek bereizten dituzte; arku fajoiak pilare gainean bermatuta daude. Arkitrabearen gainean dago korua, honen azpian bataiategia, eta Ebanjelio aldean erantsita sakristia.
Kanpoaldean kanpandorrea nabarmentzen da, inposta batek bi zatitan bereizita; inpostak zirkuluerdiko bi bao ditu eta hor daude kanpaiak. Portadak zirkuluerdiko arku molduratua du eta alboetan pilareak dauzka atxikita. Erlaitz batek inguratzen du kanpoaldetik eraikin osoa eta burualdea, kanpotik, ostikoekin indartuta dago.
Harlanduz eta manposteriaz egina da eraikina.
Barruan gehien nabarmentzen dena aldare nagusia da, estilo churriguereskoan egina.